Egun on:

Udal langile batek
kontsulta egin digu "esleipendun" hitzaren egokitasunari buruz.
Ongi dioenez, Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dago jasota "esleipendun"
hitza, bai ordea, "adjudikaziodun". Langileak zalantza egiten
du ez ote duen non edo non horri buruzko zerbait irakurri, "esleipendun"
hitza ez dela egokia, eta horren ordez "adjudikaziodun" hitza
erabili behar dela.

Peskizan hasita,
datu hauek aurkitu ditut:

- Euskalterm-en
bereizketa terminologiko bat egiten da: adjudicación = adjudikazio; asignación
= esleipen; adjudicatario/a = adjudikaziodun

- Lexikoaren behatokian,
"esleipendun" eta "adjudikaziodun", biak agertzen dira.
EHAAtik, NAOtik eta BOEtik ateratako adibideetan "esleipendun"
da nagusi. Deustuko Unibertsitateko eta oraingo euskaltzainburuak idatzitako
testuetan, berriz, "adjudikaziodun"-en aldeko hautua egiten da.
Egia da "adjudikaziodun" hitza agertzen den kasuak, batez ere
oinordetzari eta familia zuzenbideari dagozkiola.

- Sektore Publikoko
Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen euskal bertsioan, "adjudikaziodun"
hitza 74 aldiz agertzen da; "esleipendun" hitza, behin ere ez.
"Esleipen" hitza, bai, 4 aldiz agertzen da, eta 4etan "adjudicación"
hitzaren ordezko da. Testuak berak dio itzulpen horrek ez duela balio juridikorik.

- 2022an argitaratutako
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoan, "esleipen"
(= adjudicación, asignación), "esleitzaile" (= adjudicador),
eta "esleitu" (= adjudicar) hitzak agertzen dira. "Adjudikazio"
hitzaren eta haren eratorrien arrastorik ez.

- Google-ri galdetuta,
emaitza hauek ateratzen dira: "esleipenduna" hitzak 412.000 emaitza
inguru; "adjudikazioduna"-k, 7.790 emaitza inguru.

Zuetako norbaitek
informazio argigarria gehitu dezake? Administrazio Publikoarentzat lan
egiten duzuenok nola jokatzen duzue?

Mila esker aldez
aurretik.

Ales Bengoetxea

Hizkuntza normalizatzailea

943483759

ales_bengoetxea@donostia.eus
- www.donostia.eus