Ikus-entzunezko gidoietako akotazioetako aditzei buruzko nire zalantza argitu dudalakooan nago, inork kontrakoaz konbentzitzen nauen arte, bederen.

Hiru aukera aipatu nituen nire mezuan, adibideak gaizki idatzita. Hauek ziren adibideak, orain zuzen idatzita:

1) orainaldi burutugabea: Anek danbateko batez ixten du atea.
2) orainaldi burutua: Anek danbateko batez itxi du atea.

3) geroaldia: Anek danbateko batez itxiko du atea.

Lehenengoa erabili izan dut orain arte, eta horixe erabiltzen jarraituko dut, inguruko hizkuntzetako erabilerarekin bat datorrelako, eta euskarazko antzerkigintzan ere horixe erabiltzen delako.

Beste aukera batzuk ere planteatu dituzue plaza honetan, baina ez naute konbentzitu.

Txiste kontaketa ere aipatu izan didazue, baina hori beste genero bat dela uste dut, eta bestelako aditz formak eskatzen dituela.

Eskerrik asko.