<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><p class="">Portugesezko literaturak izango dituzte hizpide <a href="https://nordanor.eus/norda?id=269&tmp=1789383864005" rel="noopener" target="_blank" class="">Iñigo Roque</a> eta <a href="https://nordanor.eus/norda?id=62&tmp=1789383919356" rel="noopener" target="_blank" class="">Bego Montorio</a>
itzultzaileek solasaldian. Kultura horietatik euskarara ekarritako
obrak eta lan horiek euskaratzeko prozesuak aztertuko dituzte, Pepetela
idazle angolarraren <a href="https://eizie.eus/eu/argitalpenak/literatura-unibertsala/lana/utopiaren-belaunaldia" rel="noopener" target="_blank" class=""><em class="">Utopiaren belaunaldia</em></a>
nobela bikaina ardatz harturik. Iñigo Roquek euskaratu du liburua, eta
Bego Montoriok ere ekarriak dizkio euskarari portugesezko lanak.</p><p class="">Portugesezko literaturez gehiago jakin nahi izatera, hortxe aukera.</p><p class=""><strong class="">Noiz:</strong> 2026ko <strong class="">irailaren 24an</strong> (osteguna), 18:30ean</p><p class=""><strong class="">Non:</strong> Hitz liburu-denda (Durango, Artekalea 23)</p><div class="">Ikus albistea <a href="https://eizie.eus/eu/albisteak/solasaldia-pepetelaren-utopia-itzultzea-aurretiko-bidea-prozesua-eta-emaitza" class="">webgunean</a>. </div></div></body></html>