<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><p class=""><strong class="">Helburua: </strong>Euskara jarduera kultural guztietan
trebatuz joan garen azken mende erdi honetan, nabarmen agertu da
ezinbestekoa dela euskal prosa bere baitatik garatu eta lantzea,
auzo-erdarekiko diglosiak testugintzan ezarritako oztopo eta nahasteak
ahaleginean gaindituko badira. Bereziki larria da kontua, joskera esaten
diogun alderdian, horretan baitira zeharo dibergenteak euskara eta
auzo-erdarak, eta tipologia-desberdintasun horrek nahitaez eskatzen
baititu hizkuntza bakoitzari egokituriko jokabideak. Joskera ez da
soilik perpausen sintaxia, baizik eta esparru zabalagoko kontu konplexu
bat, testu-antolaera terminoak bil dezakeena. Morfosintaxitik harago,
bada, hona alderdi batzuk erabakigarri direnak euskarazko testuaren
joskera egoki eta erosorako:</p>
<ul class="">
<li class="">testuaren egitura</li>
<li class="">esaldien eta haien segiden taxuera</li>
<li class="">perpausen barne-antolamendua</li>
<li class="">sintagma luze-konplexuen trataera</li>
</ul><p class="">Testugileak (idazle, itzultzaile, zuzentzaileak) beti kontuan hartu
behar dituen alderdi horiek zehaztu eta aplikatzea da, bada, ikastaro
honen helburua. Praktikan oinarrituko gara guztiz, parte-hartzaileek
lagin eta aztergaitzat ekarritako testuetatik abiatuta.<strong class=""></strong></p><p class=""><strong class="">Irakaslea: </strong><a href="https://nordanor.eus/norda?id=32&tmp=1776851835079" rel="noopener" target="_blank" class="">Juan Garzia</a></p><p class=""><strong class="">Non </strong>eta<strong class=""> noiz: </strong>Iruñean (Euskaltzaindiaren egoitzan), 2026ko urriaren 21ean eta 22an<strong class=""></strong></p><p class=""><strong class="">Ordutegia: </strong>16:00 – 19:00</p><p class=""><strong class="">Izena emateko epea:</strong> 2026ko irailaren 29tik urriaren 8ra (biak barne)</p>
<ul class="">
<li class="">Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.</li>
<li class="">2026ko urriaren 13an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.</li>
</ul><p class="">Informazio gehiago eta izen ematea, <strong class=""><a href="https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/testugintza-fina-ekin-gabe-ezin-egina-ikastaroa-irunea-2026" rel="noopener" target="_blank" class="">hemen</a>.</strong></p><div class="">----</div><div class="">
<div dir="auto" style="caret-color: rgb(0, 0, 0); color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica; font-size: 14px; font-style: normal; font-variant-caps: normal; font-weight: normal; letter-spacing: normal; orphans: auto; text-align: start; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; widows: auto; word-spacing: 0px; -webkit-text-size-adjust: auto; -webkit-text-stroke-width: 0px; text-decoration: none; word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><div style="caret-color: rgb(0, 0, 0); color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica; font-size: 14px; font-style: normal; font-variant-caps: normal; font-weight: normal; letter-spacing: normal; text-align: start; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; word-spacing: 0px; -webkit-text-stroke-width: 0px; text-decoration: none;"><div style="margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 12px; line-height: normal;" class=""><span style="-webkit-font-kerning: none;" class="">EIZIE</span></div><div style="margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 12px; line-height: normal;" class=""><span style="-webkit-font-kerning: none;" class=""><a href="mailto:eizie@eizie.eus" class="">eizie@eizie.eus</a></span></div><div style="margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 12px; line-height: normal;" class=""><span style="-webkit-font-kerning: none;" class="">943 277 111</span></div></div><div style="caret-color: rgb(0, 0, 0); color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica; font-size: 14px; font-style: normal; font-variant-caps: normal; font-weight: normal; letter-spacing: normal; text-align: start; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; word-spacing: 0px; -webkit-text-stroke-width: 0px; text-decoration: none;" class=""><br class=""></div></div><br class="Apple-interchange-newline"><span><img apple-inline="yes" id="080905C5-BC0F-4127-9BFA-84622572FB49" src="cid:9BCF47A8-C570-4112-8E5D-84F467D5B876" class=""></span><div dir="auto" style="caret-color: rgb(0, 0, 0); color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica; font-size: 14px; font-style: normal; font-variant-caps: normal; font-weight: normal; letter-spacing: normal; orphans: auto; text-align: start; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; widows: auto; word-spacing: 0px; -webkit-text-size-adjust: auto; -webkit-text-stroke-width: 0px; text-decoration: none; word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><span style="color: rgb(145, 145, 145); font-size: 10px;" class=""><br class="Apple-interchange-newline">Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.</span></div><div style="font-family: Helvetica; font-style: normal; font-variant-caps: normal; font-weight: normal; letter-spacing: normal; orphans: auto; text-align: start; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; widows: auto; word-spacing: 0px; -webkit-text-size-adjust: auto; -webkit-text-stroke-width: 0px; text-decoration: none; margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 10px; line-height: normal; color: rgb(145, 145, 145); min-height: 12px;" class=""><span style="-webkit-font-kerning: none;" class=""></span><br class=""></div><div style="font-family: Helvetica; font-style: normal; font-variant-caps: normal; font-weight: normal; letter-spacing: normal; orphans: auto; text-align: start; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; widows: auto; word-spacing: 0px; -webkit-text-size-adjust: auto; -webkit-text-stroke-width: 0px; text-decoration: none; margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 10px; line-height: normal; color: rgb(145, 145, 145);" class=""><span style="-webkit-font-kerning: none;" class="">DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.</span></div>
</div>
<br class=""></body></html>