...eutsi goiari, hobe!
Kaixo eta zorionak denoi Itzulpengintzaren Nazioarteko egun honetan!
Galdera bat sortu zait itzulpen memorien eta itzultzaile automatikoaren arteko harremanaren gainean. 
Nire ustez, itzulpen automatikoaren emaitzak aparteko memoria batean gorde beharko lirateke hainbat arrazoirengatik: zertarako gorde gaur automatikoki sortutako emaitza bat urtebete barru emaitza hori ustez, behintzat, hobea izango bada; presaka gabiltzanean hainbat gauza begi onez ikusteko joera izan dezakegu; eta, etorkizunera begira, hizkuntza ihartzeko arriskua sor dezakegu, eta horrek beste hainbat ondorio ekar ditzake.
Baina badira neuronalaren emaitza zuzena bada memorian gordetzea begi onez ikusten dutenak. Nik, kasu horretan ere, aparteko memoria bat sortuko nuke aurreko arrazoi guztiengatik, gutxienez.
Agian gai hau aspaldi ebatzita izango duzue dagoeneko; baina niri zalantza sortu zait eta ez dut argibide zehatzik aurkitu. Itzulpen automatikoaren emaitzak memoria nagusian jasoko zenituzkete? Eta zergatik? Zuen iritzia pozik jasoko nuke.
Mila esker aldez aurretik eta eutsi AAri!
Garbi