[itzul] itzulpen unitatea

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Abu 6, 08:49:14, CEST 2004


Bizkaibusetan ageri den beste adibide bat:
Geldialdi eskatua
Parada solicitada

Jezarrita zaudela botoia sakatu eta xoferrak kartel hori argituta ikusten
du. Horrelakoetan itzuli duena ez da konturatu, nabarmena den arren, aditz
elipsia dagoela: (la) parada (ha sido) solicitada, edo horrelako zerbait.

Bestalde, Mikelek dio itzultzaileak ez daukala eskubiderik testua aldatzeko.
Baina testua idatzi duenari galdetuz gero, ziur nago gehienetan baimena
emango liokeela itzultzaileari ahalik eta kartelik txukunena egiteko, nahiz
eta jatorrizkoa hitzez hitz ez bihurtu. Testua sortu duen erakunde berekoa
denean, itzultzailea behartuta dago askatasun hori hartzera eta testua sortu
duenarekin esanahian eta testuinguruan eta inguruabar guztietan sakontzera.

Baina kanpoko norbait denean ere, profesionaltasunak agintzen du, ahal den
guztian sakontze-lan hori egin behar dela. Ezin denean, hitzez hitzera jo
eta kito, baina ahogozo mingotsa dugula, alegia, ez inola ere horrela egin
"behar" dela sinetsita.

Jon Agirre
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040806/fc032f80/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago