[itzul] pfez

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 1, 16:08:44, CET 2006


<Lehen beti mugagabean ematen nituen sigla guztiak...> idatzi duzu, baina ez
dut uste beti-beti horrela jokatuko zenuenik. Adibidez, ez dut uste inork
'PC hondatuta daukat' [peze hondatuta daukat] esaten duenik, eta, beraz,
idatzi ere ez dut uste hala idatziko denik, mugatua baizik: 'PCa hondatuta
daukat' [pezea hondatuta daukat].

<... baina iruditzen zait joera beste aldera doala>

Ez dut uste joera-kontua denik. Kontua da zer dagoen siglaren atzean, izen
edo termino arrunt baten sigla den edo izen berezi baten sigla den. KPI, BEZ
eta PFEZ siglen atzean izen arruntak daude, hau da, letra xehez idazten
direnak, eta termino horiei izen arrunten deklinabidea dagokie, mugatua
(kontsumo-prezioen indizea). Siglak ere jokabide hori izango du: 'iazko
KPIa', 'BEZa barne', 'PFEZaren atxikipena'.

Sigla izen berezi bati badagokio, izen berezi gisa deklinatzen da: 'UEUren
erabakia', 'EAJk esan du', 'MCCri dagokio'.

Nolanahi ere, 'joera' dela eta, egia da duela urte batzuk izan zela izen
arrunten sigletan absolutiboan deklinabide-atzizkia ez jartzeko joera ('BEZ
barne' adibidez, eta ez 'BEZa barne'), baina bakarrik absolutiboan, arrazoi
'estetikoak'-edo zirela eta. Hondarren bat geldituko zen han-hemenka, baina,
oro har, uste dut 'joera'hori aspaldi honetan ez dagoela indarrean.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak


----- Original Message -----
From: "Ana Martin" <Ana a bildua EMUN.com>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 01, 2006 1:52 PM
Subject: [itzul] pfez



Nik pefez esaten dut,
PFEZetik, PFEZeko, PFEZean...

Orain zalantza sortzen zait PFEZaren edo PFEZen artean erabakitzeko,
noiz lexikalizatzen den, alegia.  Berdin hasi zait gertatzen
KPI(a)rekin... Lehen beti mugagabean ematen nituen sigla guztiak, baina
iruditzen zait joera beste aldera doala eta, egia esan, nahasketa handi
samarra sortzen zait batzuetan.



 <outbind://45/Ana_fitxategiak/image002.jpg>

Ana Martin

EMUN, Koop. E.

Itzulpen zerbitzua

Uriburu 9 behea (227 p. ku.)

20500 ARRASATE

Tel: 943 711 847

www.emun.com <http://www.emun.com/>








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago