[itzul] Donostiako Udalean aritzen direnentzat

Joseba_Urzelai a bildua donostia.org Joseba_Urzelai a bildua donostia.org
Al, Aza 19, 14:03:11, CET 2007





ADINEKOAK ETA EZGAITASUNA ZERBITZUA

Izenak eduki ditzakeen eztabaida guztien jakinaren gainean bidali nuen,
azken batean erabiltzen zen izena baitzen eskatzen zena.

Hala ere, aitortzen dut, neuk erabakia ez bada ere, gure artean hitz
egindako irizpideen arabera, ez niokeela oztopo berezirik jarriko izen hori
ezartzeari.

Udalean, hainbeste izen eta abarren itsasoan (sarritan oso izen luzeak eta
elementu oso ezberdinez osatuak), nahiko zailtasun izaten da irizpide
bateratu baten arabera bidea egitea.

Garbi dago egiten den ahalegina neurri bateraino iristen dela, eta zaila
izango dela, geure artean ere, alderdi praktiko eta teoriko guztiak denon
gustura moldatzea; zer esanik ez Udalaz kanpoko denen gustura.

Izen horri uko ez egitera naramaten arrazoiak (ez nahitaez zuzenak) labur
agertzen asmatuko ez dudan ziurtasun osoz eta, une honetan behintzat, luze
azaltzeko ahaleginaren alde ez nagoenez, neke gehiegirik gabe hauxe da
eskain dezakedana,  inolako eztabaidatan sartzeko asmorik gabe: irizpideak
bateratu nahian-edo, gure artean erabili genuen testu bat -bere hartan-.

******************************************************************************************
    ****************************************************************
                                          Eztabaidarako irizpideak


  Lehentasunaren arabera:

  1. Ahal dela hitz elkartua erabili. Aukera sinpleena izateaz gainera,
  -ren/ko ditxosozko bikoteari izkin egingo genioke eta euskal
  administrazioetan dagoen joera nagusiarekin bat egingo genuke. Bide hau
  erabilgarria izan daiteke izen batzuk singularrean eta beste batzuk
  pluralean ematen direnean ere (Programagintza, Azterlan eta Aurrekontu
  Zuzendaritza).

  >>>>>>>> Ados.

  2. Hori ezin denean, noren kasua erabili, egokia bada. Hala ere, jarduera
  leku eta bulego konkretu batean egitekoa denean -ko atzizkia erabili
  (Idazkaritza Nagusiko Zerbitzua, Mekanika Lantegiko Lantaldea).

  >>>>>>>> Noren kasua erabiltzearekin ados. (Hala ere, nik (- -) esan nahi
  dut ni ez natorrela bat, iruditzen zaidalako moda kontua dela (edo ez
  dagoela batere argi) horrelako izendapenetan -KO edo –REN erabiltzea, eta
  gauzak oso argi ez daudenean ez duela merezi erakundeen izenak aldatzen
  ibiltzea. Dena dela, hemen proposatzen ditugunak itzultzaileon
  “gehiengoaren” iritziaren araberakoak dira, noski).

  >>>>>>>> Jarri dituzuen bi adibide horietan, baina, duda egiten dugu:
  “Idazkaritza Nagusia” leku edo bulego konkretutzat hartu behar da? Ala
  “jardueratzat” (Idazkaritza Nagusiaren Zerbitzua”)? “Mekanika Lantaldea”
  ez ote da nahikoa?

  3. Emaitza gogorra denean edo oso argia  gelditzen ez denean (adib.
  Auzoen eta Herritarren Partaidetzaren Bulegoa) beste hiru aukera hauek:

  3.1.- rako erabili (Auzoetarako eta Herritarren Partaidetzarako Bulegoa):

      >>>>>>>> Uste dugu, gehienetan behintzat, -KO nahikoa izango dela,
  -RAKOren ordez.

  3.2. - ordena aldatu (Herritarren Partaidetzaren eta Auzoen Bulegoa).

      >>>>>>>>  Ados, zerbait argitzeko balio duenean.

  3.3.-  aposiziotzat  hartu,  izen  propio  bat  balitz bezala (Auzoak eta
  Herritarren Partaidetza Bulegoa).

      >>>>>>>> Ados, onargarria denean.

  ********   ***************   ***************   ***************   ********
  ******************************************************           ********
  *************** ***************





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago