[itzul] legeak
Sebas
sebasbe a bildua euskalnet.net
Or, Ots 5, 13:40:50, CET 2010
Ortotipografia liburuan (
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf)
14. orrian (letrakera arruntez ari da) honako hauek azaltzen dira:
- 6/89 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
- 222/2001 Dekretua, urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Agindua, 1999ko maiatzaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle-lantaldeeilaguntzak
emateko deia egiten duena.
2010/2/5 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
>
> Ez dakit legeak zelan aipatu behar diren (zelan aipatzen diren)
> euskaraz.
>
> >Ley 60/2003, de 23 de diciembre, de Arbitraje
>
> Nik orain arte erabili dudan ereduaren arabera, honela esango nuke:
>
> >60/2003ko abenduaren 23ko Arbitraje legea
>
> Baina testuetan honelakoak aurkitu ditut:
>
> >Arbitrajeko abenduaren 23ko 60/2003 Legea
>
> >abenduaren 23ko 60/2003 Legea, Arbitrajeari buruzkoa
>
> Jakin nahi nuke forma estandarizaturik badagoen, eta, egotekotan,
> zein den. Eskerrik asko.
>
> Asier Larrinaga
>
--
Sebas
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago