[itzul] legeak
AZKARATE PEREZ, Mikel Gotzon
mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Or, Ots 5, 13:29:07, CET 2010
Ez dakit legeak zelan aipatu behar diren (zelan aipatzen diren) euskaraz.
>Ley 60/2003, de 23 de diciembre, de Arbitraje
Neronek ere ez dakit seguru nola aipatu behar diren. Lege izendapenean kasuistika zabalagoa izan arren, labur erantzuten diot zure galderari. Honela jokatuko nuke zuk aipatutako kasuan (gaur egun honelako sistema bat adostuta dugu Gipuzkoako Aldundian):
A) Testu baten barruan: Arbitrajearen (2003ko) abenduaren 23ko 60/2003 Legea.
B) Izenburu batean, aurkibide batean edo zerrenda batean: 60/2003 Legea, (2003ko) abenduaren 23koa, Arbitrajearena.
Jakina, izendapen ofiziala erabili beharko litzateke, beti, lege testuak euskarazko bertsioa izango balu.
----
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago