[itzul] Haizaldeko uharteak

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Aza 29, 09:09:56, CET 2012


Egun on, Asier:
Ez dakit zer gertatu den, baina, gaur goizean, bidali gabeko mezu hau
aurkitu dut nire "borradores" karpetan. Joan den igandean idatzi nuen,
baina, nonbait, ez nuen bidali. Gero, zure bigarren mezuan jaso nuen
astelehenean, eta, nireari emandako erantzuna zelakoan, bere horretan utzi
nuen kontua, eta ez nion erreparatu "borradores" karpetan  nuenari.
Beraz, hemen doa mezu hori (badaezpada bidaltzen dizut, lehendik jaso ez
baduzu, zeren ez baitaukat oso argi zer egin dudan).
------------------------------------------------------------------------

Kaixo, Asier:
<Haizaldeko> hori idazte-akatsa da, garbi-garbi. Lehendik arautua zegoen,
eta ez genuen ukitu. Kontinenteetako arauak prestatzean, lehendik araututa
zeudenak erantsi egin dira, eta ingelesezko ordaina erantsi zaie, arau
zaharretan ingelesa ez zelako agertzen. Beraz, <Haizealdeko> behar du.
Eskerrak konturatu zaren. Zuzendu egingo dut, eta ordezkatzeko esango diet.

Letra larrien kontuarena ez dakit oso ondo ulertu dudan. Euskaraz <*Ezkutu
Kanadarra*> jarri da, biak letra larriz, <izena + izenondoa> egitura
dutenetan bietan jartzen baitugu (<Ibai Horia> gisakoetan>). Beste
hizkuntzetako formetan ez dugu zehatz-mehatz arakatu zein den formarik
erabiliena. Frantsesezko <bouclier canadien> hala agertzen da, biak letra
xehez, frantsesezko Wikipedian, eta hortik hartu dugu. Larousse ere
begiratu ohi dugu, baina Laroussen ez da sarrera. Dena den, esango nuke
frantsesez <bouclier Canadien> izan litekeela, <fleuve Jaune> egiten
baitute. Nolanahi ere, zalantza izan genuen entitate hori sartu ala ez,
termino geografikoa baino gehiago termino geologikoa delako (eta,
halakoetan, letra larrien erabilera lasaiagoa izaten da), baina, azkenean,
sartzea onartu zen.

Besterik ez. Eskerrik asko, Asier.

Alfontso



2012/11/25 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>

>         Egun on, Alfontso:
>
>         Lehengoan bidali zenidan zerrenda gure aplikazioan sartzeko
> prestatzen ari naiz, eta arazo bat baino gehiago aurkitu dut.
>
>         Ez dut oso ondo ulertzen zer irizpide erabili duzuen
> maiuskula/minuskula kontuak zehazteko. Iruditzen zait gehiegi makurtu
> zaretela frantsesez darabilten irizpidera, baina gehiegizkoa dirudi.
> Frantses izenetan euretan ere gehiegizkoa dirudi (cf. bouclier canadien >>>
> Googlen, hainbat bider ageri da horrela, biak minuskulaz, baina esango nuke
> askoz gehiago direla "Bouclier canadien" erako agerpenak, izen berezi bati
> dagokion moduan).
>
>         Horrez gainera, <<Haizaldeko uharteak>> ageri da 170. arauan. 70.
> arauan <<Haizealdeko uharteak>> erabaki zen, eta HBn ere <<haizealde>>
> dator. Nahita harturiko erabakia da?
>
> Asier
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121129/ebe35ee1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago