[itzul] Azuleju, azulejo

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriokoudala.com
Or, Urr 18, 13:46:28, CEST 2013


Zalantza sortu zait, itzulpen bat egiten, 'azuleju' ala 'azulejo' behar lukeen, eta, begira hasi naizenean, ikusi dut:

- Hiztegi Batuak 'azuleju' ematen du, Heg. markarekin. 'Azulejo'rik ez dago HBn.

- Euskaltermek  ere 'azuleju' ematen du.

- Elhuyarrek, berriz, biak proposatzen ditu: 'azuleju' eta 'azulejo', baina 'azulejo'ri Art. marka jartzen dio.

Beraz, pentsatzen dut erabilera 'normalerako' forma 'azuleju' dela, eta 'azulejo', berriz, arte kontuez ari garenean erabili behar dela (Elhuyarren azaltzen den adibide bakarrak 'Coimbrako azulejoak' aipatzen ditu). 

Ez al da pixka bat behartua bereizketa hori? Beharrezkoa da? Itzultzen ari naizen testuan garbi dago azuleju 'arruntez' ari dela eta, beraz, ez daukat zalantzarik: 'azuleju' behar du hor. Baina elizan azaldu diren 'azuleju/o' dekoratu zahar batzuk aipatu behar baditut, zer erabili behar dut?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8

PD. Bide batez, izugarri gustatzen zait Elhuyar hiztegiaren webgune berria eta oso baliagarriak iruditzen zaizkit gehitu dizkioten funtzionalitateak: hiztegian egindako azken aldaketak, kontsultatuenak, bloga, twittereko kontua… Txalo-zaparrada Elhuyarri ere!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131018/0e1d883a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago