[itzul] para este viaje no hacían falta estas alforjas

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.com
Ast, Ots 20, 14:49:23, CET 2014


Eskerrik asko, Iñaki!

Irakurri nuen artikulua, eta ohartu nintzen esaldiaz, baina bururatu ez
ohar bat idaztea.

Zeinen ongi etortzen zaizkigun horrelako gauzak...

Milesker berriz.

*Patxi Petrirena Alzuguren*

p.petrirena a bildua elhuyar.com
@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2014-02-20 11:57 GMT+01:00 "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.net>:

>
> Erdarazko esamolde horren euskal baliokide egoki bat erabili zuen atzo
> Xabier Zabaltza historialariak "Berria"n argitaratutako artikuluan,
> azken-aurreko paragrafoaren bukaeran, (
> http://paperekoa.berria.info/iritzia/2014-02-19/004/001/independentzia_zertarako.htm
> ):
>
> "Eltzaur horrendako bazen lehenago harririk"
>
> Hiztegi Batua: eltzaur iz. Ipar. eta Naf. 'intxaurra'
>
> 5000 Adorez hiztegiak ere ezin garbiago uzten du esamoldearen esanahia
> "eltzaur" sarreran:
>
> eltzaur: iz. 1 nuez; eltzaur duenak jateko kausituko du harria hausteko:
> quien tiene nueces ya encontrará piedra con qué partirlas; eltzaur
> horrendako ez ote zen hurbilago harririk?: ¿para semejante viaje tantas
> alforjas?. 2 nogal
>
> "Orotarikoan" ere ageri da "eltzaur horrendako ez ote zen hurbilago
> harririk?" hori, eta atzoko artikuluan Zabaltzak erabili zuenak horren
> moldaketa bat baino ez da, artikuluko testuari hobeto egokitzen
> zitzaiolako, noski (gaztelaniaz ere aldakorra da esamoldea, kasuan
> kasukoari egokituta, baina "viaje" eta "alforjas" hitzei eutsita beti).
>
> Niri ordain hobea iruditzen zait, orain urtebete inguru Itzuleratu zirenak
> baino, esanahi bera izateaz gain, erdarazkoak eta euskarazkoak sortzen
> dituzten irudiak, nahiz eta hitz desberdinak erabilita -izan ohi den
> bezala-, elkarrengandik hurbilago daudelakoan:
>
>
> https://www.google.com/search?q=allforjas+site%3Ahttp%3A%2F%2Fpostaria.com%2Fpipermail%2Fitzul%2F
> .
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140220/aee6cfbf/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago