[itzul] Discapacidad (física, psíquica, sensorial)
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 22, 16:24:29, CET 2014
> Seguruenik kontu hau behin baino gehiagotan itzuleratua izan da, baina
> nik ez dut inon erantzun garbirik aurkitzen. Nola esan behar da
> "discapacidad" euskaraz?
Bai, zerrendan bertan maiz agertu dira termino honen gorabeherak.
Zalantzarik gabe, «desgaitasun», Euskaltermen ikusiko duzun bezala.
OMEren /International Classification of Functioning and Disability/
sailkapena /Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren
Nazioarteko Sailkapena/ da euskaraz. Zehazki, «disability = desgaitasun»
terminoaz, Terminologia Batzordeak «desgaitasun» erabiltzeko erabakia
eman zuen 2008ko abenduaren 22an.
Halako termino eztabaidatuetan egin ohi den eran, normalizazio txosten
bat egin zuen TBk. Besteak beste, argudio hauek ematen zituen hautu
horren alde:
/Discapacidad/terminoa Espainiako ordenamendu juridikoan sartu dela
kontuan izanik, nahitaezkoa da euskarazko baliokidea erabakitzerakoan
ordenamendu horretako eremu batean eta bestean dauden /gaitasun/ eta
/gaitasun-gabeziei/ begiratzea, horiekiko nahasbiderik sor ez dadin.
Zehazkiago:
1-Zuzenbide Zibilaren eremuan: legez ezarritako arrazoiak tarteko,
epaileak pertsona bati */jarduteko gaitasuna/*//mugatu edo kendu
diezaioke; alegia, */ezgaitu/*egin dezake, eta */ezgaitze/*horren
ondorioz */ezgai/*deklaratzen du pertsona hori.
2-Lan-zuzenbidearen eta Gizarte Segurantzaren eremuan: gaixotasun edo
istripu baten ondorioz, */lanerako gaitasunik/*ez duen eta
osasun-laguntza jasotzen duen langilea */lanerako ezintasun/**//*egoera
hauetakoren batean egon daiteke:///aldi baterako ezintasunean, ezintasun
iraunkorrean, //erabateko ezintasun iraunkor partzialean, ezintasun
iraunkor osoan///eta/baliaezintasun handian./
3-Zigor Zuzenbidearen eremuan: pertsona bati eskubide zibil edo politiko
batzuek mugatu edo kentzeko zigorra ezartzen zaionean,
*/desgaikuntza/*gertatzen da, eta eskubide horietarako,
*/gaikuntza/**/-/*rik gabe, gelditzen da, */desgaitu- /*ta.
(...)
*/desgaitasun/***
Modu sistematikoan landu eta euskaratu diren lege-testuetan forma berria
dela esan daiteke, Kode Zibilaren argitalpenarekin 2004. urtean agertua.
Nolanahi ere, /desgaitasun/ formaren lehenagoko agerraldirik aurki
daiteke Interneten; esaterako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 1996ko
ale batean eskura daiteke.
Kode Zibilaz geroztik Deustuko Unibertsitateak argitaratu dituen Lan
Zuzenbidearen Ikasgaiak eskuliburuan eta Lan Zuzenbideko Legerian bide
berari jarraitu zaio eta /desgaitasun/ erabili da. Itzulpen Zerbitzu
Ofizialean euskaratutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan
ere, aukera horren alde egin da.
Hiztegi terminologiko batean aurkitu da /desgaitasun/ terminoa
/discapacidad**/ordain: Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean
kontsultagai dagoen Administrazio Sanitarioko Hiztegian.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140122/c2dff0e8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago