[itzul] Gela bikoitza (edo Logela bikoitza), sigletan

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
As, Abu 23, 09:25:00, CEST 2016


Uste dut sinpleena eta edonork ulertzeko modukoa «1 p.», «2 p.», «3 p.»... erabiltzea dela, laburtzapena erabili beharra badago. Izan ere, testuan bertan argitzen ez diren laburtzapenek oso-oso ezagunak izan beharko lukete; osterantzean, lagundu beharrean, ilundu eta zaildu baino ez dute egiten. Booking webgunean, esate baterako, laburtzapenak barik, marrazkitxoak erabiltzen dituzte.

Bestalde, «2 pax» ez dakit zenbateraino den nazioartekoa, ostatu kontuetan behintzat. Izan ere, ingelesez, «double room» eta «twin room» bereizten dituzte pertsona birentzako geletan.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
Sent: asteartea, 23 de abuztua de 2016 08:45
To: 'ItzuL'
Subject: [itzul] Gela bikoitza (edo Logela bikoitza), sigletan



      Asko eta asko oporretatik itzultzen ari garen honetan...


       Nola eman izenburukoen siglak euskaraz?   Ostatu eta hotelen zerrenda baterako da.

       Guk dakigunez, bada turismo hiztegi bat euskaraz (http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/Hiztegiak/%20TurismoHiztegia_Df.pdf), baina bertan ez dugu siglarik ikusi.

        Oso joan-etorri bitxia izan du gure itzulpen prozesu honek, hara: ez genuen zuzen interpretatu jatorrizkoan itzultzeko bidali ziguten sigla (H.D.).  "Habitación + desayuno" esan nahi zuelakoan geundenez, OG eman genuen, baina eskatzaileak  harritu egin ziren gure itzulpena ikustean, eta galdetu zeren sigla zen. Horrela jakin genuen eman nahi zutena izenburukoa zela ("habitación doble"), eta ez "habitación + desayuno". Bide horretatik ikertzen -nahasmen gero eta handiagoan-  ikusi dugu gaztelaniaz H.D., HD eta AD siglak "habitación + desayuno" adierazteko baliatzen direla. Beraz, itzulpen-eskatzaileek ere ez zutela asmatu adierazi nahi zutena adierazten.

     Bururatu zaigun beste bide bat "2 pax" ematea da, "pax2 delako hori nazioartekoa delakoan. Zer irizten diozue?


    eskerrik asko aurretiaz.

                                                               Mario Unamuno


 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160823/85d2d5db/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago