[itzul] God forbid

Luis Berrizbeitia luisber12 a bildua gmail.com
As, Mar 24, 10:33:52, CET 2020


Gure herrian (B), “Jaungoikoak aparta”.

 

BN, L eta Z-erazko idazle zenbaitetan, “Jainkoak begira”. Hala nola:

 

"Galdegiten bazaioten zertako egiten zuen hola, ihardesten zuten: «Jesus, arrantzez khoronatua izan da, eta ni agertuko naiz haren aitzienan urhezko eta zilharrezko khorona buruan? Jainkoak begira!»") (Arbelbide, Erlisionea, 405 or.)

 

Horren aldaera bat: “Jainkoak begira `tzetik”. Hala nola: 

 

"Bizkitartean uste duzie bidean ixilik joaiten ginela eskolara? Jainkoak begira, guk asto bat arrapatzetik bidean!" (BN) (Etxebarne, 22 or.)

“bena jinkuak begira zitzala, / hatzaman zitzadan berriz [kontrabandan]  (Z)  (Astolasterrak, 62)

“Gabaz eta uria delarik, Jainkoak beira nezala kanpoan uztetik haren ume beharretan dena.”  (L) (Duvoisin, 57)

 

Lb.

 

 

De: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com> 
Enviado el: martes, 24 de marzo de 2020 9:04
Para: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: [itzul] God forbid

 

Egun on:

 

Ingelesezko esapide horren euskarazko ordaina behar dut. Zerbait gertatzerik nahi ez dugunean erabiltzen da. Gaztelaniaz, Dios no lo quiera izango litzateke (eta Dios me libre ere bai, baina ez nago seguru).

 

Esker mila,

 

Amaia

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200324/1b5d744e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago