[itzul] Euskalbarreko aldaketak

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ast, Api 8, 00:13:32, CEST 2021


Zelako poza hartu dudan Asierren mezua irakurtzean! Oporretan nago eta
egunotan ordenagailua ia ukitu gabe nengoen. Eskertzekoa da Euskalbarren
kontsultak egiteko orduan Euskaltermen erreferentzia izatea. Hiztegi
elebakarrak ere gero eta garrantzi gehiago duten gure lanean. Bat egiten
dut Asierren eskariaz.

Mila esker ardura hartu dutenei eta ahal badute eskaera kontuan hartu
dezatela, mesedez. Besarkada bero bat.

Agurtzane

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2021 api. 6, ar. 12:05):

>
>
> Gauza bikaina da Euskalbarren apirilaren 6ko bertsioan Euskaltermen
> kontsulta konponduta egotea.
>
>
>
> Gauza bikaina da, oro har, Euskalbar bera. Eskerrik asko sortzaileei eta
> kudeatzaileei.
>
>
>
> Orain dator nire baina. ;-)
>
>
>
> Bertsio berri honetan, hiztegi elebakarrak desagertu egiten dira
> kontsultako hizkuntzen konbinazioan lehena euskara ez bada. Beste modu
> batera esanda: aurreko bertsioetan Euskaltzaindiaren Hiztegia, Orotarikoa,
> sinonimo-hiztegiak, entziklopediak, corpusak... finko zeuden barran; hortxe
> geratzen ziren ainguratuta kontsultako hizkuntza-konbinazioa zena zela,
> berdin zion eu-es, es-eu, eu-fr zein en-eu izan. Niretzat, askoz erosoagoa
> zen.
>
>
>
> Mezu honen bidez, ez baitakit beste biderik, Euskalbarren kudeatzaileei
> eskatzen diet ezaugarri horretan lehengora itzularaz dezatela aplikazioa.
>
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210408/039d71c5/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago