[itzul] Euskalbarreko aldaketak

Itzuliz itzulpen zerbitzua itzuliz a bildua outlook.com
As, Api 6, 12:17:17, CEST 2021


Bai, egia. Horixe bidali nuen nik aurrekoan Itzul-era pantaila-irudi 
batekin, baina pisu handiegia omen zuen eta ez da iritsi. ES-EU 
konbinaziorako onartzen duen bakarra EUSKALTERM da.

Izan ongi

Joxemari

2021/4/6 12:04(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER igorleak idatzi zuen:
>
> Gauza bikaina da Euskalbarren apirilaren 6ko bertsioan Euskaltermen 
> kontsulta konponduta egotea.
>
> Gauza bikaina da, oro har, Euskalbar bera. Eskerrik asko sortzaileei 
> eta kudeatzaileei.
>
> Orain dator nire baina. ;-)
>
> Bertsio berri honetan, hiztegi elebakarrak desagertu egiten dira 
> kontsultako hizkuntzen konbinazioan lehena euskara ez bada. Beste modu 
> batera esanda: aurreko bertsioetan Euskaltzaindiaren Hiztegia, 
> Orotarikoa, sinonimo-hiztegiak, entziklopediak, corpusak... finko 
> zeuden barran; hortxe geratzen ziren ainguratuta kontsultako 
> hizkuntza-konbinazioa zena zela, berdin zion eu-es, es-eu, eu-fr zein 
> en-eu izan. Niretzat, askoz erosoagoa zen.
>
> Mezu honen bidez, ez baitakit beste biderik, Euskalbarren 
> kudeatzaileei eskatzen diet ezaugarri horretan lehengora itzularaz 
> dezatela aplikazioa.
>
> Eskerrik asko,
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
> 	<https://emea01.safelinks.protection.outlook.com/?url=http%3A%2F%2Fwww.eitb.eus%2Flink-banner-email-ezkerra%2F&data=04%7C01%7C%7C61ff465299184ee8f25b08d8f8e37b9e%7C84df9e7fe9f640afb435aaaaaaaaaaaa%7C1%7C0%7C637533003204469843%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C1000&sdata=gZZXOdtr8NjJBuf9qQ8x3ZOyS%2FXuhpba4iJJTM05Sgs%3D&reserved=0> 	<https://emea01.safelinks.protection.outlook.com/?url=http%3A%2F%2Fwww.eitb.eus%2Flink-banner-email-eskuma%2F&data=04%7C01%7C%7C61ff465299184ee8f25b08d8f8e37b9e%7C84df9e7fe9f640afb435aaaaaaaaaaaa%7C1%7C0%7C637533003204479836%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C1000&sdata=vosDKdy5%2BsaSMYvt0vB6zmEQ2cRp7jSyxmJL2BCdXtk%3D&reserved=0> 	
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210406/5f23395f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago