[itzul] Aldaketak Euskalbarren

kris glass krissglass a bildua yahoo.es
Or, Api 9, 22:05:44, CEST 2021


Eskerrik asko!

Sent from Yahoo Mail on Android 
 
  On Otr, api. 9, 2021 at 16:21, Sara<sara a bildua deusto.eus> wrote:   Eskerrik asko, bai, oso mesedegarria da eta.Sara

Hau idatzi du Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 api. 9, or. (09:05)):

Mila esker Elhuyar taldeko lagunei! 
Agurtzane
Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen (2021 api. 8, og. 14:32):


Badira urte batzuk Euskalbar Firefox berrira egokitu genuela, orduan aipatu genuen garapenean aritu ziren lagunek lana uzteko nahia agertu zutela eta Elhuyar Fundazioak bere gain hartzen zuela eguneratzeko ardura. Bada, oraingoan, Elhuyarreko lankideek ez ezik beste boluntario batzuek ere egin dituzte eguneratze-lanak.


Azken bertsio honetarako egokitzapen lan hauek egin ditugu, besteak beste:


   
   - Hiztegi-kontsulta hauek konpondu ditugu:
   
   - Euskalterm
   - Lexikoaren Behatokia
   - Ortik Eta Emendik, Justo Mokoroa
   - Auñamendi Eusko Entziklopedia
   
   - Kontsultagune hauek gehitu ditugu:
   
   - Euskara Batuaren Eskuliburua
   - Oil & Gas hiztegia
   - EODA: Euskal Onomastikaren Datutegia
   - TZOS: Terminologia Zerbitzurako Online Sistema (EHU)
   - Garaterm corpusa (EHU)
   - Textreference corpusa (eu-es, eu-en)

Ezin aipatu gabe utzi hizkuntzen norabidea aldatzeko laster-tekla bat gehitu dela; orain, ‘Ctrl + .’ tekla-konbinazioarekin aldatu daiteke hizkuntzen norabidea, sagua ukitu beharrik gabe.

 

Gogoratu edonork lagundu dezakeela Euskalbar garatzen. Programazioaz ezer ez badakizu, probatu, eta, orri honetan, eman akatsen berri edo eskatu aldaketak zein hiztegi berriak. Programazio-ezagutzak izanez gero, Euskalbarren GitHub orritik kodea jaits dezakezu, hobekuntzak edo gehikuntzak egin, eta, gero, onartzera bidali. Eta gustura sartuko zaitugu garatzaile-taldean ere!







Baliagarri izango zaizuelakoan, 
|  |
| 
Hizkuntza eta Teknologia





Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | 


elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus



PRIBATUTASUN-POLITIKA
 |



  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210409/cd4c6857/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago