[itzul] Aldaketak Euskalbarren

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
As, Api 13, 16:06:24, CEST 2021


Mila esker eginiko lanagatik! Euskalbar gabe ezin bizi eta ezin lan egin!!

Bitor

Hau idatzi du Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia (elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 api. 8, og. (15:24)):

> Badira urte batzuk Euskalbar Firefox berrira egokitu genuela
> <https://www.elhuyar.eus/eu/prentsa-aretoa/aldaketak-euskalbarren>,
> orduan aipatu genuen garapenean aritu ziren lagunek lana uzteko nahia
> agertu zutela eta Elhuyar Fundazioak bere gain hartzen zuela eguneratzeko
> ardura. Bada, oraingoan, Elhuyarreko lankideek ez ezik beste boluntario
> batzuek <https://github.com/euskalbar/euskalbar/commits?author=Thadah>
> ere egin dituzte eguneratze-lanak.
>
> Azken bertsio honetarako egokitzapen lan hauek egin ditugu, besteak beste:
>
>
>    - Hiztegi-kontsulta hauek konpondu ditugu:
>       - Euskalterm
>       - Lexikoaren Behatokia
>       - Ortik Eta Emendik, Justo Mokoroa
>       - Auņamendi Eusko Entziklopedia
>    - Kontsultagune hauek gehitu ditugu:
>       - Euskara Batuaren Eskuliburua
>       - Oil & Gas hiztegia
>       - EODA: Euskal Onomastikaren Datutegia
>       - TZOS: Terminologia Zerbitzurako Online Sistema (EHU)
>       - Garaterm corpusa (EHU)
>       - Textreference corpusa (eu-es, eu-en)
>
> Ezin aipatu gabe utzi hizkuntzen norabidea aldatzeko
> laster-tekla bat gehitu dela; orain, ‘Ctrl + .’ tekla-konbinazioarekin
> aldatu daiteke hizkuntzen norabidea, sagua ukitu beharrik gabe.
>
>
>
> Gogoratu edonork lagundu dezakeela Euskalbar garatzen. Programazioaz ezer
> ez badakizu, probatu, eta, orri honetan, eman akats
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>e
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>n berri
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> edo eskatu aldaketak
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>zein hiztegi berriak
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>. Programazio-ezagutzak
> izanez gero, Euskalbar <https://github.com/euskalbar/euskalbar>r
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar>en GitHub orritik
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar> kodea jaits dezakezu,
> hobekuntzak edo gehikuntzak egin, eta, gero, onartzera bidali. Eta gustura
> sartuko zaitugu garatzaile <https://github.com/orgs/euskalbar/people>-
> <https://github.com/orgs/euskalbar/people>taldean
> <https://github.com/orgs/euskalbar/people> ere!
>
>
>
> Baliagarri izango zaizuelakoan,
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 |
>
> elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus |  <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210413/a21f677c/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago