[itzul] zalantza teknologikoa

Juan Luis Zabala jaulis62 a bildua gmail.com
Al, Api 19, 18:04:54, CEST 2021


Kaixo:

Enkargu baterako Final Draft erabiltzeko eskatu didate.

Hau da, zegoenik ere ez nekien aplikazio, sistema edo dena delako bat.

Hasi naiz Final Draft 12 MACerako jaisten eta ustez ondo egin ditut lehen
pausoak:

a) deskargatu eta artxibo deskargatua; b) MACen aplikazioen karpetan sartu.

Baina hau jartzen dit madarikatuak irekitzerakoan:

No se han podido abrir las siguIentes imágenes de disco
Imágen: Final Draft 12. dmg
Razón: sistemas de archivos que no pueden montarse

Zer egin dut gaizki (itzulpena ezagutzen ez dudan formatu batean egitea
onartzeaz gain)?

Inork neke handirik hartu gabe azaltzeri baleuka, eskertuko nioke.

Bestela koinatuari (literalki kasu honetan, ez zentzu figuratu
despektiboan) eskatu beharko diot aholkua, eta ez dut molesttau nahi.

Eskerrik asko,

Juan Luis Zabala
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210419/5f9d6e79/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago