[itzul] Lehiaketa bat Liburuaren Eguna ospatzeko, sari eta guzti!

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
Or, Api 23, 09:54:47, CEST 2021


Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat antolatu dugu.

10 galdera prestatu ditugu, eta bakoitzari hiru aukera posible gehitu dizkiogu.

Bi sari banatuko ditugu:

1) Zozketa bat egingo dugu galdera guztiak ondo erantzun dituzten parte-hartzaileen artean.

    Saria. Bi liburu: Literatura Unibertsaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituenak.

2) Zozketa bat egingo dugu parte-hartzaile guztien artean.

     Saria. Liburu bat: Literatura Unibertsaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen duena.

Parte hartzeko epea: 2021eko apirilaren 23tik 25era (biak barne).

JOAN GALDETEGIRA <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe-cT6LHB7AHQ4ziZRxps1pe8bzPpA3on8rzCCe3e_sUiSklg/viewform> (Zalantzarik izanez gero, EIZIEren webgunera <https://eizie.eus/eu/argitalpenak/literatura_unibertsala> jo dezakezue, eta Nor da Nor datu-basera <http://nordanor.eus/?n=l>. Erantzun guzti-guztiak ez dituzue hor topatuko, baina bai gehienak).

EIZIEren sare sozialetan eta albistegietan jakinaraziko dugu zein diren irabazleak. Nolanahi ere, irabazleei mezu bat helaraziko diegu, zer liburu aukeratu dituzten galdetzeko.

Anima zaitez, eta anima itzazu ingurukoak ere!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210423/041b1051/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago