[itzul] iritzi aditz trinkoaren gaineko zalantza (oso berantiar bat)

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Iga, Api 25, 11:58:36, CEST 2021


Antzeko zalantzak izan dituzte batzuek, lehenago ere, iritzi aditzarekin.
Adibidez, duela berrogeitaka urte, honela idatzi zuen Txillardegik (1977):
<Mogelek berak, moldiztegiko hutsik ez badago, nahasketa-aztarnaren bat
bederen erakusten du bere "Peru Abarka"n: "orain txito ederto derist", dio
Mogelek, P. A. 147; "deritxot" edo esan beharrean.>

IRITZI ADITZAREN ERABILKERAZ, Donostia, 1977 ekaina, Txillardegi
Euskera - XXIII (219-234. or.)

Eta Alfonso Irigoienek ere horri buruz idatzi zuen:

ERITZI ŅOLA ERABILI BEHAR DEN DELAKO HAUZIAZ
Bilbon 1977-VI-27

Sarean aurkitu eta jaitsi ditzakezu bi artikuluak pdf bertsioan. Hemen:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&Itemid=&lang=eu-ES&query=derist&thesaurusLevel1%5B%5D=T03
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>


Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 api.
24, lr. (17:34)):

> Badut zalantza bat argitu ezin dudana, aspalditik, eta gramatiketan ere ez
> zait argibide handirik ematen. *Iritzi *aditz trinkoaren gainean da
> (susmoa dut paradigmak ikastea egokitu zitzaidanean, aspaldi-aspaldiko
> batxilergo hartan, ez genuela orain arauturik dagoen paradigma ikasi, edo,
> bestela, hainbat paradigma ikasi genituela eta harrezkero kontuak beste ere
> batera finkatzea-edo gertatu dela.
>
> Kontua da aste honetan, Peru Abarka irakurriz (zer gustua klasikoak
> irakurtzea, heldutan, inork behartu gabe, eta hizkuntzaz gozatzeko asmo
> soilarekin; literatura ez da adin guzietan berdin gozatzen... jakingo bide
> dute hori literatura irakasleek, baina nik neuretzat eta gogoetakide
> diratekeenentzat esaten dut ozen, pedagogian adituek sarri esan bide
> dutena), esaldi hau topatu nuela:
>
> P: "...Eruango zaitut errotara, olara, basuetara, eta beste lekuchu
> batzubetara, ta erakutsiko deutsudaz zuc eztaquizuzan, ta jaquin guraco
> dituzun gauza asco."
> M.J.: "Ondo *derist*, ta asco da gauco conversacino contuzcoric."
>
> Begiratu dut hori Sareko Gramatikako adizkitegian, eta "hura-niri-hark"
> dela dinost.
>
> Adizkiaren forma ez zait arrotza egiten, baina esan behar dut ez nuela
> aspalditik idatzita ikusten. Horrekin batera ikusi izan ditut, ez dakit
> zuzen ala oker erabilita, *deritzait, **deritzot...*Eta badut, lehen esan
> dudanez, nahaste apur bat aditz trinko honen paradigma dela-eta.
>
> Ustekabea hartu dut adizkiaren argumentu horiek ikusita SGk eman didan
> azalpenean. Hara jo aurretik, "hura-niri" zelako uste sendoa nuen, hau da
> "ondo iruditzen zait" "ondo begitantzen zait" esapidearen parekotzat jota
> nuen (edota, itzultzaileak garenez, erdarazko "me parece bien" esapidearen
> ordain peto-peto-petoa...), adieraz nahiz eraketaz, nor-nori erako adizki
> bat. "Hura-niri-hark" da, benetan, hona ekarri dudan pasarte horretan?
>
> Baten batek oinarri-oinarrizko kontuetara jotzeko umorea baduzue, azalpena
> emanez, ...eskerrik asko.
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210425/1eab1ccb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago