[itzul] iritzi aditz trinkoaren gaineko zalantza (oso berantiar bat)

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Iga, Api 25, 12:31:54, CEST 2021


Mila esker, Alfontso, informazio baliosengatik.
Irakurriko ditut, gustura, ea irizpide argirik eratzeko gauza naizen!!!

*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 api. 25, ig. (11:59)):

> Antzeko zalantzak izan dituzte batzuek, lehenago ere, iritzi aditzarekin.
> Adibidez, duela berrogeitaka urte, honela idatzi zuen Txillardegik (1977):
> <Mogelek berak, moldiztegiko hutsik ez badago, nahasketa-aztarnaren bat
> bederen erakusten du bere "Peru Abarka"n: "orain txito ederto derist", dio
> Mogelek, P. A. 147; "deritxot" edo esan beharrean.>
>
> IRITZI ADITZAREN ERABILKERAZ, Donostia, 1977 ekaina, Txillardegi
> Euskera - XXIII (219-234. or.)
>
> Eta Alfonso Irigoienek ere horri buruz idatzi zuen:
>
> ERITZI ŅOLA ERABILI BEHAR DEN DELAKO HAUZIAZ
> Bilbon 1977-VI-27
>
> Sarean aurkitu eta jaitsi ditzakezu bi artikuluak pdf bertsioan. Hemen:
>
> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&Itemid=&lang=eu-ES&query=derist&thesaurusLevel1%5B%5D=T03
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> api. 24, lr. (17:34)):
>
>> Badut zalantza bat argitu ezin dudana, aspalditik, eta gramatiketan ere
>> ez zait argibide handirik ematen. *Iritzi *aditz trinkoaren gainean da
>> (susmoa dut paradigmak ikastea egokitu zitzaidanean, aspaldi-aspaldiko
>> batxilergo hartan, ez genuela orain arauturik dagoen paradigma ikasi, edo,
>> bestela, hainbat paradigma ikasi genituela eta harrezkero kontuak beste ere
>> batera finkatzea-edo gertatu dela.
>>
>> Kontua da aste honetan, Peru Abarka irakurriz (zer gustua klasikoak
>> irakurtzea, heldutan, inork behartu gabe, eta hizkuntzaz gozatzeko asmo
>> soilarekin; literatura ez da adin guzietan berdin gozatzen... jakingo bide
>> dute hori literatura irakasleek, baina nik neuretzat eta gogoetakide
>> diratekeenentzat esaten dut ozen, pedagogian adituek sarri esan bide
>> dutena), esaldi hau topatu nuela:
>>
>> P: "...Eruango zaitut errotara, olara, basuetara, eta beste lekuchu
>> batzubetara, ta erakutsiko deutsudaz zuc eztaquizuzan, ta jaquin guraco
>> dituzun gauza asco."
>> M.J.: "Ondo *derist*, ta asco da gauco conversacino contuzcoric."
>>
>> Begiratu dut hori Sareko Gramatikako adizkitegian, eta "hura-niri-hark"
>> dela dinost.
>>
>> Adizkiaren forma ez zait arrotza egiten, baina esan behar dut ez nuela
>> aspalditik idatzita ikusten. Horrekin batera ikusi izan ditut, ez dakit
>> zuzen ala oker erabilita, *deritzait, **deritzot...*Eta badut, lehen
>> esan dudanez, nahaste apur bat aditz trinko honen paradigma dela-eta.
>>
>> Ustekabea hartu dut adizkiaren argumentu horiek ikusita SGk eman didan
>> azalpenean. Hara jo aurretik, "hura-niri" zelako uste sendoa nuen, hau da
>> "ondo iruditzen zait" "ondo begitantzen zait" esapidearen parekotzat jota
>> nuen (edota, itzultzaileak garenez, erdarazko "me parece bien" esapidearen
>> ordain peto-peto-petoa...), adieraz nahiz eraketaz, nor-nori erako adizki
>> bat. "Hura-niri-hark" da, benetan, hona ekarri dudan pasarte horretan?
>>
>> Baten batek oinarri-oinarrizko kontuetara jotzeko umorea baduzue,
>> azalpena emanez, ...eskerrik asko.
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210425/90a2c915/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago