[itzul] carrying pole. Burute

agustin mendizabal agusmendi a bildua hotmail.es
As, Abe 14, 16:58:50, CET 2021


Kaixo.
Burute hori dela eta, Oiartzunen eta Lezon burutia esaten zen (burutiya), eta Unanun burkena. Iparraldean, burutina (OEH).
Haga horren izenik ez zait bururatzen.
Ongi izan,
Agustin
________________________________
Nork: Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2021(e)ko abenduakren 13(a), astelehena 14:43
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] carrying pole


Kaixo:

Ideiarik ez. Nire amak (Beunzakoa) esaten zion "burute" buru gainean ohialezko uztailari, ontziak eramateko erabiltzen zutena. Ziurrenik hiztegi etnografikoetan aurki daiteke edota antzinako lanbideak deskribatzen dituzten informazio-iturrietan:

*         Léxico Etnográfico Vasco / juan Garmendia Larrañaga

*         Diccionario "Euskaldunak" de etnografía vasca

*         https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak

Bestenaz, Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoan izan dezakete horren berri: info a bildua museoetnograficoarteta.com<mailto:info a bildua museoetnograficoarteta.com>

Ongi izan, Bitor

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com<mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2021 abe. 13, al. (13:33)):
Egun on:

Duela hamarkada batzuk ura (edo beste zerbait) garraiatzeko lepo atzean jartzen zen hagaren euskarazko izenaren bila nabil: https://en.wikipedia.org/wiki/Carrying_pole

Honatx irudi bat:

[Captura.PNG]

Esango nuke noizbait entzun dudala, baina ez dut izena gogoratzen.

Arrastorik bai norbaitek?

Eskerrik asko,

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211214/a86e89e7/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Captura.PNG
Mota: image/png
Tamaina: 137572 bytes
Azalpena: Captura.PNG
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211214/a86e89e7/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago