[itzul] Pronar, supinar

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
As, Ots 23, 21:36:23, CET 2021


Mila esker Iñaki

Egia esan, arrazoi duzu, aski zehatzak dira "ahuzpez jarri" eta "ahoz gora
jarri". Horiek paratuko ditut.

Mila esker, Bitor

Hau idatzi du inaki irazabalbeitia (inakixabier a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 ots. 23, ar. (10:32)):

> Galdera bat Bitor. Beharrezkoak al dira aditzak? Ahuzpez jarri ez al da
> nahikoa zehatza?
> Bestetik kontuz, frantsesez 'Prôner' aditzaren definizioa hau da:
> Recommander vivement quelque chose en le vantant : Prôner la modération.
> 'Posición prona' edo 'decúbito ventral' honela da frantsesez: *plaquage
> ventral*, ou *mise à plat-ventre*, ou encore *décubitus ventral*,
> Hortaz, nire ustez, pronatu eta supinatu baztertzAhekoak dira, gure
> Iparraldeko herrikideentzat ez baitira balekoak.
>
>
>
> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> ots. 23, ar. (03:02)):
>
>> Kaixo, arratsalde on:
>>
>>
>>
>> Badut zalantza bi kontu hauetan: “pronar” eta “supinar”; biak ospitaleko
>> testuingurutik datoz, “posición prona”tik bata eta “posición supina”tik
>> bestea, hau da:
>>
>>
>>
>> ·         ahoz beherako etzanera edo jarrera, ahozpez, ahuspez (prona)
>>
>> ·         ahoz gorako etzanera edo jarrera (supina)
>>
>>
>>
>> Nik uste modu naturalena honakoa dela:
>>
>> ·         Ahoz behera jarri, ahuspez jarri (pronar)
>>
>> ·         Ahoz gora jarri (supinar)
>>
>> Baina termino teknikoak sortzekotan, honakoak izanen lirateke?
>>
>> ·         pronatu, ahozpeztu, ahoz beheratu
>>
>> ·         supinatu, ahoz goratu
>>
>> Mila esker, Bitor Abarzuza
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210223/495f7b6b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago