[itzul] ¿Has hecho pis o pos?

Koldo kbiguri a bildua yahoo.es
As, Ots 23, 22:05:20, CET 2021


Gure etxean, “Komuneko lanak” dira.

Koldo Biguri

> El 23 feb 2021, a las 21:42, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> escribió:
> 
> 
> Kaixo, arratsalde on:
> 
> Zeladore ibiltzen naiz azkenotan ospitalean eta "Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikariaren hiztegi bat jorratzen ari naiz. Azken horri erizain laguntzailea ere esaten zaio: Técnic@ en Cuidad os Auxiliares de Enfermería (TCAE) [Hain garrantzitsuak diren horiek!... eta hain ikusezinak! erizain laguntzaileez ari naiz].
> 
> Berriro ospitaleko testuinguruan, esapide hori (¿Has hecho pis o pos?) erizain laguntzaileek maiz erabiltzen dutena da, edo, erabiltzen dituzten horietako bat. Halako eufemismoak edo leungarriak batez ere zaharrei zuzentzen zaizkie, nik uste (arrunkerietan edota txikikerietan erori gabe, mimo handiz esaten bai dute). Osasun arloko langileak jakin behar du gaixoak zer egin duen, egin beharreko lanari aurrea hartzeko: pixoihala aldatzeko, gernua pisatzeko, higienerako tresnak prestatzeko eta abar.
> 
> Adineko euskaldunak ospitalera joaten direnean (herrietatik batez ere), bere etxean baleude bezala sentiarazi nahi ditugu eta euskaraz hitz egiten diegu euskaldun berriok, nahiz eta euskara batua "arrotz" sentitu. Askok ikaragarri eskertzen dute, ematen du lasaiago egoten direla. Nire euskara beraien erara moldatzen saiatzen naiz, nahiz eta euskalkiei buruz gutxi jakin. Nafarroako leku guztietatik etortzen dira eta baztaneraz, ultzameraz... denetarik entzuten da. 
> 
> Orduan, jakin nahi nuke nola eman esapide hori edo antzekoak modu goxoan euskalki diferenteetan.
> 
> ¿Has hecho de vientre?, tus necesidades …
> 
> libratu, gorputzetik egin, obratu, behitik egin, estomagotik atera, sabela hustu, egin beharrekoak egin, egin beharrak…?
> 
> Pixa egin duzu ala kaka?
> 
> Mila esker, Bitor Abarzuza
> 
> 
> 
> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210223/2f46b57f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago