[itzul] Letra etzanez idatzitako erdal hitzen deklinabidea

Edurne Sagastume edur.sagas a bildua gmail.com
Ost, Aza 3, 15:42:07, CET 2021


Mila esker, Alfontso!
edur

El mar, 2 nov 2021 a las 18:42, Alfontso Mujika Etxeberria
(<a.mujika a bildua elhuyar.eus>) escribió:

> Galdera ona.
> Esango nuke  *banner*ak ikusita  "bannerak" irakurtzeko joera izango
> dela/dugula (zer esanik ez hitza ezagutzen ez dutenek).
> Etzana ezinbestekoa balitz, *banner*rak nahiago nuke. Hala ere, hori egin
> aurretik, ziurtatuko nuke letra etzana benetan ezinbestekoa dela. Etzana
> egoteko arrazoi bakarrak ez luke izan behar hiztegi ofizialean sarrera
> izateak. Zer testu-mota den, norentzat den, zer mailatakoa den, letra
> zuzenez jar liteke arazorik gabe. Adibidez, software hitza 2019 arte ez zen
> sartu *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an. Hala ere, ez zen letra etzanez
> idazten. Esango nuke *banner *hitza erabilera orokorrekoa dela eta
> komunikazioen arloko testu batean ez dela nahitaezkoa letra etzanez idaztea.
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du Edurne Sagastume (edur.sagas a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 aza. 2, ar. (12:46)):
>
>> Egun on, denoi!
>> Amaieran r hizkia duen erdal hitz bat letra etzanez idatziz gero,
>> deklinatzean "r" bakarra ala bi jarri beharko genituzke?
>> Bannerrak/banner-ak; baina, *banner*rak ala *banner*ak?
>> Mila esker!
>> edur
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211103/aaa3d8d4/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago