[itzul] Oso animalia bitxiak

Rezola Clemente, Martín martin-rezola a bildua ivap.eus
As, Api 5, 13:25:20, CEST 2022


Nire ustez, bai. Diozun bezala, Elhuyar aldizkarian eta ZIENTZIA.EUS gunean mantis-izkirari buruzko artikuluak daudelako.

Martin

Hemendik: imanol salegi <isuuis a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea 12:56
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Oso animalia bitxiak

Mila esker guztioi.

Eta mantis erabiltzea hobe izango da (han-hemenka jasota dagoelako) marisorgin erabiltzea baino?


Hau idatzi du Ainara Ruiz (ainara.itzultzailea a bildua gmail.com<mailto:ainara.itzultzailea a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2022 api. 5, ar. (12:46)):

Egun on:

Wikipedian "itsas mantis" izena ematen diete "Langosta mantis (ES) - Mantis shrimp (EN) - Crevette-mante (FR)" oskoldunari.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Stomatopoda
Eta Googlen "mantis-izkira" bilatuta, 6-65 emaitza ateratzen dira. (hasieran 6 bakarrik, baina 65 ageri dira mezu ezkutatu emaitzak agertzeko mezua sakatuz gero --"besteen oso antzekoak izateagatik kanpon utzitakoak, Googleren arabera-).

Gero arte.

Ainara

· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·


    Ainara Ruiz, itzultzaile autonomoa

    (e-mail berria / nuevo e-mail / new e-mail: itzultzailea a bildua ainararuiz.com<http://itzultzailea@ainararuiz.com> )
 · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·




El mar, 5 abr 2022 a las 10:10, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com<mailto:isuuis a bildua gmail.com>>) escribió:
Egun on.

LH 1eko haurrei zenbait animalia bitxi erakusteko fitxa batzuk itzultzen ari naiz, eta hain dira bitxiak, ezen ez baitut haien izen arruntik aurkitzen. Eta ez dut uste oso egokia denik izen zientifikoa aipatzea, ezta?

Hauek dira:

Picozapo (ES) - Shoebill (EN) - Bec-en-sabot (FR)
eta
Langosta mantis (ES) - Mantis shrimp (EN) - Crevette-mante (FR)

Laguntzerik bai?

Eskerrik asko!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220405/c559d487/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago