[itzul] Nafarroako Parlamenturako deialdia

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Api 22, 10:53:32, CEST 2022


Egun on guztioi.

Gaurko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/78/14) Nafarroako
Parlamenturako euskarako itzultzaileen zerrenda bat egiteko
hautaproba-deialdia argitaratu da, administrazio-kontratazioetarakoa.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa da, deialdia NAOn
argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Hortaz, maiatzaren 6an
amaituko da.

Mesedez eskatzen dizuet deialdi honen berri eman dezazuela zuen inguruan
interesdun izan daitezkeen pertsonen artean.

Eskerrik asko!

Xabier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220422/b5dcaddb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago