[itzul] Lore- estudioa...

Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.eus
Al, Abu 22, 07:06:20, CEST 2022


Egun on, eskerrik asko.
Bai, konturatu naiz "loredenda" dela idatzi eta gero.
Azkenean "lore estudioa" ipiniko duela esan digu.






 Nork   Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> 
 Norentzat   ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
 Bidalita:   2022/08/19 13:49 
 Gaia:   Re: [itzul] Lore- estudioa... 



¨lore-denda" gabe, "loradenda" behar luke (Euskaltzaindiaren Hiztegia).
Bestalde, "denda" edo "estudio" kontuari dagokionez, dendariak "estudio" jarri nahi du, eta garbi dago loradenda bat izango dela baina jabeak adierazi nahi du ez dela denda hutsa (ideiak emango dituelako edo lore-konposizioak sortuko dituelako, adibidez) eta beste "maila" bat duela; alegia, denda kontzeptutik bereizi nahi du, eta ez diot eragozpenik ikusten "estudio" hitza erabiltzeari. Euskaltzaindiaren Hiztegian, honela ageri da "estudio" hitzaren hirugarren adiera:


<estudio.  Alor intelektual edo artistikoetan dihardutenek izan ohi duten langela. Eskolak ematen zizkien etxean zuen estudio txikian.  >


Azkenik, "lore-estudioa" edo "lore estudioa" kontuari dagokionez, biak zuzenak dira.
Nik "lore-estudioa" jarriko nuke marrazale amorratua naizelako, baina norberaren aukera da. Nolanahi ere, errotulu bat denez, litekeena da letra larriak erabili nahi izatea. Kasu horretan, nik aholku hau emango nioke:


<X lore-estudioa> BAI
<X LORE-ESTUDIOA> BAI
 
<X lore estudioa> BAI
<X LORE ESTUDIOA> BAI

 
<X Lore-estudioa> ? (enpresaren izen formala balitz, hala nola "X Lore-estudioa SL", bale, baina deskribatzaile hutsa bada, hobe ele minuskulaz)
<X Lore estudioa> ? (enpresaren izen formala balitz, hala nola "X Lore estudioa SL", bale, baina deskribatzaile hutsa bada, hobe ele minuskulaz)
<X Lore Estudioa> EZ
 


Hau idatzi du Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala (itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.eus) erabiltzaileak (2022 abu. 17, az. (09:33)):

Egun on, gure herriko dendari batek lore- dendako kartela ipintzeko ESTUDIO berba erabili gura dau.
Ez dakit "lore- denda" moduan jokatu behar dan "estudio" berbagaz.
Zelan ipini beharko leuke "lore estudioa" ala "lore- estudioa"?


Eskerraz aurretiaz.



 
 
----------------
 Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. 
 Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
 Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
 mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
  
 Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: 
 ingurumena guztion kontua da.
 

-- 



	
	
Alfontso Mujika Etxeberria
Hizkuntza eta Teknologia


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus














 
 


 
 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.  DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA




Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. 
Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
 
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: 
ingurumena guztion kontua da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220822/d5495fb6/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 3d892f73-6958-491d-a945-15e6f3fb1728.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 75526 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220822/d5495fb6/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 3d892f73-6958-491d-a945-15e6f3fb1728.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 75526 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220822/d5495fb6/attachment-0003.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago