[itzul] Esterilidad eta infertilidad

kbiguri kbiguri a bildua yahoo.es
Or, Ots 11, 15:37:37, CET 2022


Tradizioan, “antzua” eta “agorra” erabili izan dira “fruiturik, umerik edo dagokionik ematen ez duena” esateko. “Antzua” OEHn “estéril” itzulita ematen da adibide askotan. “Antzutasuna”, beraz, “esterilidad” esateko erabil liteke, hizkera espezializatuan. 
Bestetik, gaur egun beti erabiltzen da “ernalketa” hitza “fertilización” esateko; obulua ernari geratu ezin denean, “infértil” esaten zaio. Hortaz, “ernalezintasun” erabil liteke hizkera espezializatuan “infertilidad” esateko. 
 

Koldo Biguri

> El 11 feb 2022, a las 8:51, Joseba <jepeldebereziartua a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Egun on:
> Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad y la infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi termino horien esanahian, baina euskara hiztegietan antzutasuna eta ernalezintasuna erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko esterilidad hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean (Ginekologia) azpiemankortasun erabiltzen dute gaztelaniazko infertilidad adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi dudanez, inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo duzuen galdetu nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.
> Eskerrik asko aldez aurretik.
> Joseba.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220211/6e4cf739/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago