[itzul] «Basuraleza»

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 12, 19:02:00, CEST 2022


Kaixo!

Eskerrik asko guztioi.

Agertu diren proposamenetako batzuk lankideekin hitz egindakoen berdinak
izan dira, eta beste batzuk, aldiz, guztiz diferenteak. Oso irudimentsuak
denak!

Zaila da kontua, ze, gaztelaniaz, nahiko erraz egiten da (nire ustez)
basura + naturaleza = «basuraleza» eragiketa, baina, euskaraz, nekosoagoa
da. Zentzu horretan, egokiagoak iruditzen zaizkit, agian, «naturazaborra»
eta «kutsanatura» tankerakoak, grafikoagoak-edo direlako, ez dakit...

Beste alde batetik, ingeleseko *littering* berba nahiko zabala da (uste dut
esan nahi duela zarama edo hondakinak behar ez den lekuan botatzea; edonon;
ez, propio, naturan botatzea).

Mila esker zuen uztagatik, eta ondo-ondo izan!

Patri

Hau idatzi du Josu Garate Golmayo (josugarate a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 mai. 11, az. (09:09)):

> Naturzaborra
>
> Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher a bildua euskalnet.net) erabiltzaileak
> (2022 mai. 11, az. (07:47)):
>
>> Naturakina
>>
>> ----- Mensaje original -----
>> De: Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>
>> Fecha: Lunes, 9 de Mayo de 2022, 9:27 am
>> Asunto: [itzul] «Basuraleza»
>> A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>
>> > Egun on guztioi, aspaldiko partez:
>>
>> > Hortxe harribitxi bat, ea ordainik bururatzen zaizuen.
>>
>> > Kontzeptua: «presencia de basura en los espacios naturales».
>>
>> > Ingelesez: *littering*, beste barik.
>>
>> > Mila esker, eta ondo-ondo izan!
>>
>>
>>
>> > Patri
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220512/346579c0/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago