[itzul] Errege-erregina Katolikoak?

Joxemi Hernandez joxemiher a bildua euskalnet.net
Ast, Maiatza 26, 17:20:48, CEST 2022


Kaixo
Historiako ikasliburu batean, EIMAk egindako zuzenketak sartzen ari naiz, eta honekin zalantza egin dut: Errege-erregina Katolikoak zuzentzeko eta Errege-erregina katolikoak jartzeko markatu digute, baita Alfontso Jakituna jartzen duen lekuan Alfontso Jakituna idazteko ere.



Orain arte, EIMAren Onomastika liburuko izen-errendan bezala idatzi ditugu horiek (Errege-erregina Katolikoak, Alfontso Jakituna), eta EIMAren Letra larriak erabiltzeko irizpideak liburuan ere antzekoak aipatzen dira:

"Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak. Adibideak: Alexandro Handia, Antso Azkarra…"


Laguntzerik bai?

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220526/66d60df3/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago