[itzul] trastarabuela, trastatarabuelo

Antton Olano anttonolano a bildua gmail.com
Or, Maiatza 27, 13:53:15, CEST 2022


Kaixo, Amaia:

"Laurdenaitona-amonak" ikusi dut pare bat tokitan.

Markos Zapiainek honela dio artikulu batean:

"Marianaren amak 16 urte ditu, amonak 38, birramonak 60, herenamonak 77 
eta *laurdenamonak *azkenik 95"



El 27/5/2022 a las 9:21, Amaia Apalauza escribió:
> Egun on:
>
> Inork badaki nola esaten diren euskaraz gaztelaniazko /trastatarabuela 
> /eta /trastatarabuelo/? Herenamona-aitonen gurasoak izango lirateke, 
> hau da, bosgarren belaunaldi atzeragoko ahaideak. /Bosgarren mailako 
> aitite-amamak/ ikusi dut sarean, behin aipaturik, baina besterik ez.
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220527/b3b748bc/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago