[itzul] trastarabuela, trastatarabuelo

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Maiatza 27, 16:40:30, CEST 2022


Eskerrik asko, Gilen eta Imanol.

Kontsultatu dut Andolin Eguzkitzaren artikulua (eskerrik asko
erreferentziagatik, Imanol), eta *laurdenaitona *eta *laurdenamona *proposatzen
ditu berak. Zenbait hiztegi erabili zituen Eguzkitzak dokumentatzeko
(Azkue, Lhande...), eta badirudi, beraz, iturri fidagarria dela.

*Laugarren *hori ere ez nuke baztertuko, baina, bestea dokumentatua
dagoenez, horren alde egingo dut.

Ongi izan,

Amaia

Hau idatzi du imanol salegi (isuuis a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 mai.
27, or. (14:24)):

> Twitterren horri buruz aritu izan dira Borxa Aristimuņo eta beste
> batzuk... Ea zerbait aurkitzen dudan.
>
> Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2022 mai. 27, or. (11:39)):
>
>> Egun on:
>>
>> Inork badaki nola esaten diren euskaraz gaztelaniazko *trastatarabuela *eta
>> *trastatarabuelo*? Herenamona-aitonen gurasoak izango lirateke, hau da,
>> bosgarren belaunaldi atzeragoko ahaideak. *Bosgarren mailako
>> aitite-amamak* ikusi dut sarean, behin aipaturik, baina besterik ez.
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Amaia
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220527/cb19524f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago