[itzul] Irulegiko eskua ala Irulegiko Eskua

Gotzon Egia gotzonegia a bildua gmail.com
Iga, Aza 20, 10:49:03, CET 2022


Ohartu naiz azken egunotan Berria «Irulegiko Eskua» hasi dela idazten, hau
da, *E*skua, letra larriz. Adibide bi: «Ikerlarien iniziatibaz ikertu da
erromatarren aurreko milurtekoa»
<https://www.berria.eus/paperekoa/1857/024/001/2022-11-19/ikerlarien-iniziatibaz-ikertu-da-erromatarren-aurreko-milurtekoa.htm>
eta Igandeko egunkariarekin batera, Irulegiko Eskuaren lamina doan banatuko
du BERRIAk
<https://www.berria.eus/albisteak/220894/igandeko-egunkariarekin-batera-irulegiko-eskuaren-lamina-doan-banatuko-du-berriak.htm>
.

Logika guztia du, begiratu bat emanda Berria-ren estilo liburuan ikusten
baita, «Ortotipografia» ataleko «Letra larria, xehea eta maiuskula txikia»
apartatuan, «Objektuen izen bereziak
<https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#732>»
azaltzerakoan, besteak beste, «Igeldoko Harria» ipintzen dutela
adibideetan. Uste dut kasu bera dela.

Bestalde, Alfontso Mujikak adiskideak idatzitako *Letra larriak erabiltzeko
irizpideak*
<https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf>
liburuan 2.2.3.2. Gauzakien izen bereziak atalean dio: «Izen berezia
dutenean, gauzakiak letra larriz hasita (eta letra etzanez) idazten dira».
Zalantza egiten dut kasu hau denik, eskuak ez baitu izen berezirik, baina
adibideetan, besteak beste, «Max Luzea (kanoia)» dakar.

Zer iritzi duzue? Mila esker, aurrez.

-- 
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221120/1e7e285a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago