[itzul] kausa

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 22:20:34, CEST 2022


Ados zurekin, Oskar.

Xabier Aristegieta

oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2022 ira.
22, og. (19:29)):

> Manu Lopez Gasenik aipatu duen zuzenbideko hiztegiari gainbegiratu bat
> egin diot (EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoa, 2022), eta
> beste noizbait ere aipatu izan dudan gai bat hona ekartzeko tentazioa
> sentitu dut, eta nire arrazoibidearen ondorioa aipatuko dut lehenik, atera
> daitezkeen ondorioen artean txikiena, hori onartuta beste ondorio
> handixeago batzuk aipatzeko bidea irekiko dudalakoan: *kausa *hitza (edo
> termino ere izan daitekeena batzuetan) baztertuta samar daukagu euskarazko
> hizkera juridikoan.
>
> Honek abiarazi du nire gogoeta:
>
> EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoa:
>   *arrazoi *[causa] ♦ Zuz. T. Zerbaiten arrazoi edo jatorria. Sin. kari.
>
> Ez dago, ordea, hiztegi horretan, *kausa *sarrera, bera hutsik.
> Bai, ordea, hitz elkarketa bateko osagai moduan:
>  * jaraunsgabetze kausa*, seniparte, senipartedun. *jaraunsgabetze-arrazoi
> *[causa de desheredación] ♦ Zuz. Zib. Ik. jaraunsgabetze-kausa
> Eta sinonimotzat jotzen ditu *jaraunsgabetze kausa *eta *jaraunsgabetze
> arrazoi.*
>
>
> Hiztegi arruntetan, RAErenean eta Euskaltzaindiaren hiztegian:
>
> Ezin uka sinonimoak izan daitezkeela kasurik gehienetan,
> RAEn:
>
> *razón*
>
> 4. f. Argumento o demostración que se aduce en apoyo de algo.
>
> 5. f. motivo <https://dle.rae.es/?id=PwDYZFz#B6vh6Hf> (‖ causa).
>
> 7. f. Justicia, rectitud en las operaciones, o derecho para ejecutarlas.
>
> *causa*:
>
> 1. f. Aquello que se considera como fundamento u origen de algo.
>
> 2. f. Motivo o razón para obrar.
>
> 6. Der. En los negocios jurídicos, razón objetiva determinante de las
> obligaciones que se asumen en ellos y que condiciona su validez.
>
>
> Esan liteke, *razón *sarrerako 5. adiera eta *causa *sarrerako 1. adiera
> bat datozela, eta *razón *sarrerako 5. adiera eta *causa *sarrerako 2.
> adiera, orobat.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian:
> arrazoi
>
> *1* iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen
> gauza. Ik. *zergatiko
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=zergatiko>*.
> *Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. Euskaltzaindiak hori gomendatzeko
> dituen arrazoiak. Erabakiaren arrazoiak emateko. Arrazoi gabe zigortuak.
> Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Hizkuntza bi horiek bereizten
> eginahalak egin zituen; zuzen eta arrazoiz, nik uste. Jaun mera bera,
> harritua zegoen, arrazoirekin*.
>
> *2* iz. Zerbait frogatzeko argudioa. *Arrazoi berririk azaltzen ez den
> bitartean. Egia hau anitz arrazoiz froga daiteke*. *Gortea jaikiz gero,
> bilauaren arrazoiak* (esr. zah.).
>
> *3* iz. Adimena, arrazoimena. *Arrazoiak izan behar duela gizonaren
> gidari. Arrazoiaz baliatuz. Arrazoiaren legea. Pentsa daiteke gaurko egunez
> ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta
> arrazoibide soilen indarrean. —Zer da horditzea? —Arrazoia galtzerainokoan
> edatea*.
> kausa
>
> *1* iz. *Batez ere* *Ipar.* Zergatikoa, zioa, arrazoia. *Haren
> heriotzaren kausa*.
>
> *2* iz. *Fil.* Zerbaitek bere izatea zor dion printzipioa; ondorio bat
> eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza batez mintzatuz,
> hura eragiten duen gertaera edo ekintza. *Munduak lehen kausa bat
> galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Kausa lehena. Kausa hurkoak ezin du
> inola ere kausa azkenaren tokia bete. Kausen eta ondorioen arteko lotura.
> Hipotesi erakargarria izanagatik, bi fenomenoak denboran bat etortzea ez da
> aski kausa-efektu erlazioa frogatutzat emateko*.
>
> Hemen ere, esan liteke arrazoi sarrerako 1. adiera eta kausa sarrerako 1.
> adiera bat datozela, sinonimo erabatekotzat jotzen direla.
>
>
> RAEk, bestalde, adiera hau bereizten du causa sarreran.
>
> *causa*:
>
> 1. f. Aquello que se considera como fundamento u origen de algo.
>
> Eta pareka liteke Euskaltzaindiaren hiztegiak kausari ematen dion bigarren
> adierarekin, nahiz eta Filosofiaren erabil eremuaren marka duen:
>
> *kausa*:
>
>  iz. *Fil. *Zerbaitek bere izatea zor dion printzipioa; ondorio bat
> eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza batez mintzatuz,
> hura eragiten duen gertaera edo ekintza. *Munduak lehen kausa bat
> galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Kausa lehena. Kausa hurkoak ezin du
> inola ere kausa azkenaren tokia bete. Kausen eta ondorioen arteko lotura.
> Hipotesi erakargarria izanagatik, bi fenomenoak denboran bat etortzea ez da
> aski kausa-efektu erlazioa frogatutzat emateko*.
>
>
> Adiera horren gainean dut kezka, zergatik ote daraman Euskaltzaindiaren
> hiztegian Filosofia erabil-eremuaren marka, RAEn adiera horri berorri
> eransten ez zaiona. Hain zuzen, uste dut zuzenbideko termino askotan hori
> dela dagokion adiera, eta nahastu egiten dugula beste gainerako adierekin,
> gaztelaniaz baino maizago eta sistematikotasun gutxiagorekin, eta hori
> litzateke, nire ustean, gogoetatxo honen ondorio handixeagoa, "kausa"
> dagokion lekuan, "arrazoi" ematen dugula sarri euskarazko adminsitrazio-
> eta zuzenbide-testu askotan.
>
>
> Esaterako, Euskaltermen:
>
>
>  extinción del contrato de trabajo por causas objetivas (Zuzenbidea -
> Zuzenbide prozesala - Lan-arloko zuzenbide prozesala)
>
>    - eu arrazoi objektiboengatik lan-kontratua azkentze (4)
>    - arrazoi objektiboengatik lan-kontratua amaitze (3)
>
>
> Nire ustean, "kausa objektiboengatik lan-kontratua amaitze edo azkentze",
> litzateke egokiagoa, bai Euskaltzaindiaren Hiztegian *kausa *sarrerari
> (filosofia erabil-eremuaren markarekin, ene ustean desegokiro) , bai RAEn  *causa
> *sarrerari ematen zaien adiera horren arabera.
>
> Beraz, ondorio xumea: arrazoi, zergatiko, kari eta abarren ondoan badugu *kausa
> *ere, izen moduan bera bakarrik ez ezik, esapideetan ere  bai(...dela
> kausa"), zuzenbidean ere baliatu daitekeena. Eta bigarren ondorio,
> handixeagoa: RAEk causari eta EHk kausari ematen dioten adiera bat bazter
> uzten dugu zuzenbidean, nire ustean espezifikoa dena, lehen aipatutako l*an-kontratua
> azkentzeko kausa *terminoan zuzenago izan daitekeena... (eta berdin
> "kontratua desegiteko kausa" eta gisako terminoetan...).
>
>
>
>
>
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Leiren, harriz loreak
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220922/fd2fbf7d/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago