[itzul] kausa

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Or, Ira 23, 09:41:47, CEST 2022


Ados zure "kausarekin", Oscar, hain zehatz azaldu duzuna.
Kausak/arrazoiak... hizkera juridikoan zeinek bere lekua baduelakoan.
Terminologiaren Pandoraren kutxatxo bat ireki ez ote duzun :)

Iñaki


Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 ira. 22, og. (22:20)):

> Ados zurekin, Oskar.
>
> Xabier Aristegieta
>
> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2022
> ira. 22, og. (19:29)):
>
>> Manu Lopez Gasenik aipatu duen zuzenbideko hiztegiari gainbegiratu bat
>> egin diot (EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoa, 2022), eta
>> beste noizbait ere aipatu izan dudan gai bat hona ekartzeko tentazioa
>> sentitu dut, eta nire arrazoibidearen ondorioa aipatuko dut lehenik, atera
>> daitezkeen ondorioen artean txikiena, hori onartuta beste ondorio
>> handixeago batzuk aipatzeko bidea irekiko dudalakoan: *kausa *hitza (edo
>> termino ere izan daitekeena batzuetan) baztertuta samar daukagu euskarazko
>> hizkera juridikoan.
>>
>> Honek abiarazi du nire gogoeta:
>>
>> EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoa:
>>   *arrazoi *[causa] ♦ Zuz. T. Zerbaiten arrazoi edo jatorria. Sin.
>> kari.
>>
>> Ez dago, ordea, hiztegi horretan, *kausa *sarrera, bera hutsik.
>> Bai, ordea, hitz elkarketa bateko osagai moduan:
>>  * jaraunsgabetze kausa*, seniparte, senipartedun. *jaraunsgabetze-arrazoi
>> *[causa de desheredación] ♦ Zuz. Zib. Ik. jaraunsgabetze-kausa
>> Eta sinonimotzat jotzen ditu *jaraunsgabetze kausa *eta *jaraunsgabetze
>> arrazoi.*
>>
>>
>> Hiztegi arruntetan, RAErenean eta Euskaltzaindiaren hiztegian:
>>
>> Ezin uka sinonimoak izan daitezkeela kasurik gehienetan,
>> RAEn:
>>
>> *razón*
>>
>> 4. f. Argumento o demostración que se aduce en apoyo de algo.
>>
>> 5. f. motivo <https://dle.rae.es/?id=PwDYZFz#B6vh6Hf> (‖ causa).
>>
>> 7. f. Justicia, rectitud en las operaciones, o derecho para ejecutarlas.
>>
>> *causa*:
>>
>> 1. f. Aquello que se considera como fundamento u origen de algo.
>>
>> 2. f. Motivo o razón para obrar.
>>
>> 6. Der. En los negocios jurídicos, razón objetiva determinante de las
>> obligaciones que se asumen en ellos y que condiciona su validez.
>>
>>
>> Esan liteke, *razón *sarrerako 5. adiera eta *causa *sarrerako 1. adiera
>> bat datozela, eta *razón *sarrerako 5. adiera eta *causa *sarrerako 2.
>> adiera, orobat.
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegian:
>> arrazoi
>>
>> *1* iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen
>> gauza. Ik. *zergatiko
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=zergatiko>*.
>> *Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. Euskaltzaindiak hori gomendatzeko
>> dituen arrazoiak. Erabakiaren arrazoiak emateko. Arrazoi gabe zigortuak.
>> Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Hizkuntza bi horiek bereizten
>> eginahalak egin zituen; zuzen eta arrazoiz, nik uste. Jaun mera bera,
>> harritua zegoen, arrazoirekin*.
>>
>> *2* iz. Zerbait frogatzeko argudioa. *Arrazoi berririk azaltzen ez den
>> bitartean. Egia hau anitz arrazoiz froga daiteke*. *Gortea jaikiz gero,
>> bilauaren arrazoiak* (esr. zah.).
>>
>> *3* iz. Adimena, arrazoimena. *Arrazoiak izan behar duela gizonaren
>> gidari. Arrazoiaz baliatuz. Arrazoiaren legea. Pentsa daiteke gaurko egunez
>> ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta
>> arrazoibide soilen indarrean. —Zer da horditzea? —Arrazoia galtzerainokoan
>> edatea*.
>> kausa
>>
>> *1* iz. *Batez ere* *Ipar.* Zergatikoa, zioa, arrazoia. *Haren
>> heriotzaren kausa*.
>>
>> *2* iz. *Fil.* Zerbaitek bere izatea zor dion printzipioa; ondorio bat
>> eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza batez mintzatuz,
>> hura eragiten duen gertaera edo ekintza. *Munduak lehen kausa bat
>> galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Kausa lehena. Kausa hurkoak ezin du
>> inola ere kausa azkenaren tokia bete. Kausen eta ondorioen arteko lotura.
>> Hipotesi erakargarria izanagatik, bi fenomenoak denboran bat etortzea ez da
>> aski kausa-efektu erlazioa frogatutzat emateko*.
>>
>> Hemen ere, esan liteke arrazoi sarrerako 1. adiera eta kausa sarrerako 1.
>> adiera bat datozela, sinonimo erabatekotzat jotzen direla.
>>
>>
>> RAEk, bestalde, adiera hau bereizten du causa sarreran.
>>
>> *causa*:
>>
>> 1. f. Aquello que se considera como fundamento u origen de algo.
>>
>> Eta pareka liteke Euskaltzaindiaren hiztegiak kausari ematen dion
>> bigarren adierarekin, nahiz eta Filosofiaren erabil eremuaren marka duen:
>>
>> *kausa*:
>>
>>  iz. *Fil. *Zerbaitek bere izatea zor dion printzipioa; ondorio bat
>> eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza batez mintzatuz,
>> hura eragiten duen gertaera edo ekintza. *Munduak lehen kausa bat
>> galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Kausa lehena. Kausa hurkoak ezin du
>> inola ere kausa azkenaren tokia bete. Kausen eta ondorioen arteko lotura.
>> Hipotesi erakargarria izanagatik, bi fenomenoak denboran bat etortzea ez da
>> aski kausa-efektu erlazioa frogatutzat emateko*.
>>
>>
>> Adiera horren gainean dut kezka, zergatik ote daraman Euskaltzaindiaren
>> hiztegian Filosofia erabil-eremuaren marka, RAEn adiera horri berorri
>> eransten ez zaiona. Hain zuzen, uste dut zuzenbideko termino askotan hori
>> dela dagokion adiera, eta nahastu egiten dugula beste gainerako adierekin,
>> gaztelaniaz baino maizago eta sistematikotasun gutxiagorekin, eta hori
>> litzateke, nire ustean, gogoetatxo honen ondorio handixeagoa, "kausa"
>> dagokion lekuan, "arrazoi" ematen dugula sarri euskarazko adminsitrazio-
>> eta zuzenbide-testu askotan.
>>
>>
>> Esaterako, Euskaltermen:
>>
>>
>>  extinción del contrato de trabajo por causas objetivas (Zuzenbidea -
>> Zuzenbide prozesala - Lan-arloko zuzenbide prozesala)
>>
>>    - eu arrazoi objektiboengatik lan-kontratua azkentze (4)
>>    - arrazoi objektiboengatik lan-kontratua amaitze (3)
>>
>>
>> Nire ustean, "kausa objektiboengatik lan-kontratua amaitze edo azkentze",
>> litzateke egokiagoa, bai Euskaltzaindiaren Hiztegian *kausa *sarrerari
>> (filosofia erabil-eremuaren markarekin, ene ustean desegokiro) , bai RAEn  *causa
>> *sarrerari ematen zaien adiera horren arabera.
>>
>> Beraz, ondorio xumea: arrazoi, zergatiko, kari eta abarren ondoan badugu *kausa
>> *ere, izen moduan bera bakarrik ez ezik, esapideetan ere  bai(...dela
>> kausa"), zuzenbidean ere baliatu daitekeena. Eta bigarren ondorio,
>> handixeagoa: RAEk causari eta EHk kausari ematen dioten adiera bat bazter
>> uzten dugu zuzenbidean, nire ustean espezifikoa dena, lehen aipatutako l*an-kontratua
>> azkentzeko kausa *terminoan zuzenago izan daitekeena... (eta berdin
>> "kontratua desegiteko kausa" eta gisako terminoetan...).
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Leiren, harriz loreak
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220923/711ba93e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago