[itzul] Bueltan da '31 eskutik'!

Aitor Blanco Leoz aitor.blanco.leoz a bildua gmail.com
Al, Ots 6, 16:58:33, CET 2023


Kaixo, Alfontso:

Hori bera argitzen ibili naiz gaur, eta, antza denez, aspaldiko
erabiltzaileen kontuak desagertu egin dira.

Berria sortzeko, sartu artikulu batean, eta, behean, iruzkinen atalean,
egin klik "saioa hasi" hitzen gainean (Wordpresseko plantillak ez du
nahikoa nabarmendu esteka, egia esan). Gero, Wordpresseko atarian, sakatu
"Izena eman" botoia, eta erabiltzaile-izena eta helbide elektronikoa
eskatuko dizkizu. Onartutakoan, helbide horretara bidaliko dizu pasahitza
sortzeko esteka (adi spam karpetari!). Esteka horretan sartuta, pasahitz
alfanumeriko luze eta konplexu bat proposatuko dizu, baina posible da hori
ezabatu eta berri bat ezartzea.

Teorian, horrekin aski da iruzkinak egiteko eta jakinarazpenak jasotzeko.

Barka endredoak!

Ongi izan,

Aitor Blanco Leoz


El lun., 6 feb. 2023 16:40, Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
escribió:

> Kaixo:
> 31 eskutik bloga berriro argitaratzen hasi da. Ba al daki inork blogera
> harpidetzeko modurik dagoen? Hau da, ba al dago modurik artikulu berriren
> bat edo zerbait berri dagoenean ohartarazpen-mezu bat automatikoki
> jasotzeko?
>
> Hau idatzi du EIZIE Mila (mila a bildua eizie.eus) erabiltzaileak (2023 ots. 6,
> al. (13:41)):
>
>> Loaldi luze baten ondoren, EIZIEk 31 eskutik bloga
>> <https://31eskutik.eizie.eus/asmoa/> berrabiarazi du, euskararen
>> erabilerari buruz aritzeko talde-bloga, eta, hala, 2012tik 2016ra bitarte
>> gure pantailak euskararen erabilerari buruzko testu jakingarri bezain
>> gustagarriz bete zituen ekimenaren bigarren etapari helduko dio.
>> Berrikuntza batzuk ere badakartza: webgunearen itxura, artikuluen
>> maiztasuna, eskuak…
>>
>> Estitxu Irisarrik estreinatu du etapa berri hau, «Ze suma, sobra ere»
>> <https://31eskutik.eizie.eus/> artikuluarekin.
>>
>> Berri pozgarria, inondik ere.
>>
>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230206/e4b9e73f/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230206/e4b9e73f/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago