[itzul] Bueltan da '31 eskutik'!

euskara a bildua orio.eus euskara a bildua orio.eus
As, Ots 7, 08:40:45, CET 2023


Egun on denoi.

Artikulu edo sarrera berrien abisua jasotzeko beste aukera bat blogaren RSS jariora harpidetzea da, jakina, Feedly, NetNewsWire edo horrelako programa baten bidez.

Blogaren RSS jarioa zein den ez dago inon esplizitatuta WordPresseko txantiloian (nik ez dut, behintzat, ikusi), baina hau da:

https://31eskutik.eizie.eus/rss <https://31eskutik.eizie.eus/rss>

Jarioak irakurtzen dituen programa baten bidez harpidetuz gero horretara, argitaratu ahala jaso daitezke blogeko sarrera berriak. Inori balio badio…

Lehen bazegoen blogeko erantzunen jario bat ere, erabiltzaileek uzten zituzten erantzunak ere jasotzeko; baina ez dakit orain hori posible ote den. Nik ez dut aurkitu :-(

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara-teknikaria
euskara a bildua orio.eus <mailto:euskara a bildua orio.eus>
943 830 346 –>8

Herriko Plaza, 1, 20810 ORIO
www.orio.eus <https://orio.eus/>


> El 6 febr 2023, a les 16:58, Aitor Blanco Leoz <aitor.blanco.leoz a bildua gmail.com> va escriure:
> 
> Kaixo, Alfontso:
> 
> Hori bera argitzen ibili naiz gaur, eta, antza denez, aspaldiko erabiltzaileen kontuak desagertu egin dira.
> 
> Berria sortzeko, sartu artikulu batean, eta, behean, iruzkinen atalean, egin klik "saioa hasi" hitzen gainean (Wordpresseko plantillak ez du nahikoa nabarmendu esteka, egia esan). Gero, Wordpresseko atarian, sakatu "Izena eman" botoia, eta erabiltzaile-izena eta helbide elektronikoa eskatuko dizkizu. Onartutakoan, helbide horretara bidaliko dizu pasahitza sortzeko esteka (adi spam karpetari!). Esteka horretan sartuta, pasahitz alfanumeriko luze eta konplexu bat proposatuko dizu, baina posible da hori ezabatu eta berri bat ezartzea.
> 
> Teorian, horrekin aski da iruzkinak egiteko eta jakinarazpenak jasotzeko.
> 
> Barka endredoak!
> 
> Ongi izan,
> 
> Aitor Blanco Leoz
> 
> 
> El lun., 6 feb. 2023 16:40, Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> escribió:
> Kaixo:
> 31 eskutik bloga berriro argitaratzen hasi da. Ba al daki inork blogera harpidetzeko modurik dagoen? Hau da, ba al dago modurik artikulu berriren bat edo zerbait berri dagoenean ohartarazpen-mezu bat automatikoki jasotzeko?
> 
> Hau idatzi du EIZIE Mila (mila a bildua eizie.eus) erabiltzaileak (2023 ots. 6, al. (13:41)):
> Loaldi luze baten ondoren, EIZIEk 31 eskutik bloga <https://31eskutik.eizie.eus/asmoa/> berrabiarazi du, euskararen erabilerari buruz aritzeko talde-bloga, eta, hala, 2012tik 2016ra bitarte gure pantailak euskararen erabilerari buruzko testu jakingarri bezain gustagarriz bete zituen ekimenaren bigarren etapari helduko dio. Berrikuntza batzuk ere badakartza: webgunearen itxura, artikuluen maiztasuna, eskuak…
> 
> Estitxu Irisarrik estreinatu du etapa berri hau, «Ze suma, sobra ere» <https://31eskutik.eizie.eus/> artikuluarekin.
> 
> Berri pozgarria, inondik ere.
> 
> 
> <EIZIE k tx.jpg>
> 
> 
> -- 
>  <https://www.elhuyar.eus/>
> Alfontso Mujika Etxeberria
> 
> Hizkuntza eta Teknologia
> 
>  <>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
> 
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
> 
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
> 
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>www.elhuyar.eus <https://www.elhuyar.eus/>
> 
> 
>  
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230207/b7fa1bc2/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PastedGraphic-1.tiff
Mota: image/tiff
Tamaina: 16946 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230207/b7fa1bc2/attachment-0001.tiff>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago