[itzul] Testu feministen itzulpengintzari buruzko solasaldi bat

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ast, Ots 16, 11:00:57, CET 2023


Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat? <https://eizie.eus/eu/jarduerak/solasaldiak/testu-feministen-itzulpengintza-borrokarako-beste-tresna-bat> solasaldia antolatu du EIZIEk.

Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara, eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen. Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?

Parte-hartzaileak: Amaia Astobiza, Ana Morales eta Danele Sarriugarte.

Eguna: 2012ko martxoak 9
Ordua: 18:00 - 19:30 
Lekua: Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera, Donostia.

Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da (aurrerago jarriko dugu esteka webgunean).

-----
EIZIE - Idazkaritza
eizie a bildua eizie.eus
943 277 111



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230216/9d5ca843/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago