[itzul] Plano de varas

Porrumentzio | RiseUp porrumentzio a bildua riseup.net
Lar, Ots 18, 13:09:19, CET 2023


Iepa Oskar:

Argi-ekipoa zintzilikatzeko hagen planoa da hori. Adibide bat ikus 
dezazu(e)n, honelakoak izaten dira: 
<http://teatroalfil.es/wp-content/uploads/2016/03/ILUMINACION-ALFIL-ENERO-16.jpg>

Plano horretan antzokikoek antzokian dauden hagen kokalekua eta 
ezaugarriak ematen dituzte (eskuzkoak edo motordunak diren, adibidez, 
igo eta jaitsi egiten direlako).

Azken galderari erantzunez, "haga-plano" erabiliko nuke, nahiz eta ez 
dudan terminologia-baliabideetan topatu.

Egun ona izan,
Porru

oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>(e)k or., ots 17 2023, 17:59:52 
+01:00:00(e)an idatzita:
> Antzoki baten ezaugarrien inguruko testu batekin nabil, eta ez dut 
> inon ere aurkitzen "plano de varas" terminoaren ordainik.
> Badaki inork zer den zehazki?
> Ezagutzen duzue horren euskarazko ordainik?
> 
> Eskerrik asko
> 
> 
> *Oskar Arana Ibabe*
> *
> *
> Leiren, harriz loreak
> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230218/63e7f5bb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago