[itzul] Word dokumentua

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
As, Uzt 11, 00:28:34, CEST 2023


Gabon Joxemari:

Programa batzuek, dagokion fitxategi formatuaz gain (kasu honetan .DOC), babeskopiak .BAK fitxategi formatuaz gordetzen dituzte.
Baliteke Wordfastek babeskopia gorde izana baina ez itxura egokia duen fitxategi mota, alegia, .DOC.
Hala bada, saiatu lehenik .BAK fitxategia irekitzen Wordfasten. Ez badu lan guztia gorde edota ez badizu uzten .DOC formatuan esportatzen, lan guztia berriz egin beharko duzu.

Lagungarri izatea espero dut. Bestela, esan eta saiatuko gara irtenbide bat topatzen.

Gabon pasa
Andoni (edo Porrumentzio)

2023(e)ko uztailaren 10(a) 22:21:58 (CEST)-(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo, Aitor. Hara...
>
>Ohar-blokarekin edo wordekin (biekin) irekitzean, hauxe ageri zait:
>
>Dokumentua itzuli eta gero, garbitzean, wordfastek berak gordetzen du dokumentua jatorrizko izenarekin eta .TXT hedadurarekin, baina kasu honetan (ez dakit zergatik) ohar-blogaren itxura dauka, ikonoa.
>
>BAK fitxategia, .TXT beharrean.
>
>Joxemari
>
>
>2023/7/10 22:03(e)an, Aitor Salaberria igorleak idatzi zuen:
>> Kaixo, Joxemari:
>> 
>> Ohar-blokarekin ireki dezakezu eta DOC formatuan gordetzeko esan.
>> Word-etik TXT formatuan gorde al zenun?
>> 
>> Ongi izan,
>> Aitor Salaberria
>> 
>> Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen (2023 uzt. 10, al. 20:55):
>> 
>>     Kaixo.
>> 
>>     Ea norbaitek laguntzen didan.
>> 
>>     Dokumentu bat itzuli, garbitu eta entregatu dut.
>> 
>>     Orain dokumentu hori, memoria duena, ireki nahi dut eta word-ek
>>     ezin du ireki. Eta gainera, ohar-blokaren formatuarekin ageri zait.
>> 
>>     Badakizue zergatik ezin dudan irekin?
>> 
>>     Mila esker, aurrez
>> 
>>     Joxemari
>> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230711/8157fa7d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago