[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"

Inaki Inurrieta inaki.inurrieta a bildua gmail.com
As, Mar 21, 12:15:11, CET 2023


Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu
Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun hori izendatzeko:
Ingelesez, World Poetry Day
Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
Alemanez, Welttag der Poesie
Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer deritzozue? Adostuko
al genuke izendatzeko modu bakarra?

-- 
Iñaki Iñurrieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230321/f9705a7b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago