[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Mar 21, 12:45:48, CET 2023


Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen direlarik, eta
"día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez "nazioarte"ri
erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi bezain elkarren
hurbilekoak direla ere), galdera litzateke, nire ustez, zergatik hautatzen
den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.

Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin esanahi
aizunak sortzen direlako:
Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".
Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".
Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).

Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu" kontzepturako, ez?

Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.

Xabier Aristegieta



Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak (2023
mar. 21(a), ar. (12:19)):

> Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".
>
> Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko
> Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko Eguna behar
> du, ezta?)
>
> Fernando Rey
>
>
> El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta escribió:
>
> Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
> Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
> Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu
> Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
> Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun hori
> izendatzeko:
> Ingelesez, World Poetry Day
> Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
> Alemanez, Welttag der Poesie
> Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
> Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer deritzozue?
> Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?
>
> --
> Iñaki Iñurrieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230321/5373e07b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago