[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Mar 22, 00:57:10, CET 2023


Publiko nahiz pribatu, eztabaidagune serio batean sekula onartuko ez
zaizuna da hitzetik hortzera bota duzun *ad hominem* purrustada behazuntsu
hori. Ezen zuzenean kalera zoaz. Deskalifikatuta. Out.

Ez dizut gomendatzen argudiaketa jatorraren bidez kasuko eztabaidagaiari
heldu ordez pertsonalkerietan sartzeko tentaldi horri amore ematerik. Beste
ezergatik ez bada ere, inori “estralinguistiko”tasunik aurpegiratzean
barregarri ez geratzeko.

“Munduaren poesia-eguna” esan dut, bai. “Planetaren Ordua” esaten den
bezala. Nafarroan “Nafarroaren Eguna” daukagun bezala. Jar ezazu zure
begirada etxe-zokoko kanilatik pixka bat harago.

Xabier Aristegieta


El El mar, 21 mar 2023 a las 16:51, Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez <
itzul a bildua postaria.com> escribió:

> Ez nuke inongo *erreparu*rik izango arrazoiketa hori eta are proposamen
> bitxigoak ere ezbaitzeko, arbuiatzeko, onartzeko edo beste ezertarako.
> Ez nuke izango, diot, non eta zu eta irudikoak ez bazinate kontu
> linguistikoetan gogoak eman bezala oinarrituta erabaki estralinguistikoak
> hartzen dituen ustezko jende arduratsua.
>
> Ildo beretik onar litezke, diozunagatik, "munduaren gerra", "kanilaren
> ura", "etxearen leihoa" eta eman genezakeen beste hamaika adibide.
> Baina, burutapen poetikoak eta irizpide linguistikoak maila berean jartzen
> edo are elkarrekin nahasten badira, okerreko bide bat urratzen da.
>
> Lankide arteko solasaldi batean hori eta gehiago kabitzen da. Baina, ezin
> esan da zuzen gabiltzanik jokamolde hori beste esparru batzuetara
> estrapolatzen denean, adibidez, lehiaketa publiko batera.
>
> _______________________________________
>
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 21/03/2023 a las 13:55, Xabier Aristegieta escribió:
>
> Bai, bai. Horixe izan da nire proposamenaren arrazoiketa, hain zuzen:
> "munduaren egun" bat, dauden ugari horietakoa; kasu honetan, poesia-eguna.
> "Munduaren poesia-eguna" espresioan, munduarena eguna da, ez poesia, noski.
> Ez dut ondo ulertu zure desadostasun-argudioa.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (13:02)):
>
>> Poesiaren Mundu Eguna
>>
>> Zergatik? Zure arrazoibideei jarraituz...
>> Munduaren poesia eguna: ez da egun bat munduko (mundu osoko) poesiarena,
>> baizik eta poesia-egun bat, zeinaren jabea mundua den (edo munduak daukana).
>> ____________________________________
>> «Umeen arropa denda: ez da umeen arropa saltzen duten denda bat, baizik
>> eta arropa denda bat, zeinaren jabea umeak diren.
>> Herritarren arreta zerbitzua: ez da zerbitzu bat herritarren arretakoa,
>> baizik eta arreta zerbitzu bat, herritarrek daukatena.»
>>
>> _______________________________________
>>
>> Iñaki Bitezekoa
>>
>> El 21/03/2023 a las 12:45, Xabier Aristegieta escribió:
>>
>> Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen direlarik,
>> eta "día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez "nazioarte"ri
>> erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi bezain elkarren
>> hurbilekoak direla ere), galdera litzateke, nire ustez, zergatik hautatzen
>> den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.
>>
>> Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin esanahi
>> aizunak sortzen direlako:
>> Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".
>> Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".
>> Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).
>>
>> Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu" kontzepturako, ez?
>>
>> Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
>> (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):
>>
>>> Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".
>>>
>>> Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko
>>> Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko Eguna behar
>>> du, ezta?)
>>>
>>> Fernando Rey
>>>
>>>
>>> El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta escribió:
>>>
>>> Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
>>> Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
>>> Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu
>>> Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
>>> Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun hori
>>> izendatzeko:
>>> Ingelesez, World Poetry Day
>>> Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
>>> Alemanez, Welttag der Poesie
>>> Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
>>> Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer deritzozue?
>>> Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?
>>>
>>> --
>>> Iñaki Iñurrieta
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230322/8db49c8e/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago