[itzul] Nube pasajera

Dionisio Amundarain itsasondo9 a bildua gmail.com
Lar, Aza 11, 14:58:10, CET 2023


Otu zait, paseko usoak esaten bezala, paseko hodeiak ere izan litekeela.
Dionisio Amundarain

El sáb., 11 nov. 2023 14:53, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
escribió:

> Gogoan izan badagoela beste aukera guztiz zilegi bat, maizegi nahiko
> oharkabean pasatzen dena: Euskaltzaindiaren 25. arauak, hitz-elkarteei
> buruzkoak, “jarleku” moduko hitz-elkarteei (hots, aditz-oina gehi
> substantiboa, hitz bakarrean) ematen dien oniritzia.
>
> Horri heldurik, hauek ere aintzat hartzeko modukoak dira:
>
> pasahodeiak
> iraganodeiak (ados: aski identifikagaitza lehen begi-kolpean)
> igarohodeiak
>
> Oker ez banago, zilegi da, horrelako identifikazio-zailtasunak daudenean,
> bi hitzetan idaztea:
>
> iragan-hodeiak
> igaro-hodeiak
>
> Ea lagungarria zaizun.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> El El vie, 10 nov 2023 a las 19:04, idoitxu , ItzuL-en bidez <
> itzul a bildua postaria.com> escribió:
>
>> Kaixo
>>
>> Nola esango zenukete "nubes pasajeras"? Hodei igarokorrak?
>>
>> Mila esker
>>
>> Sent from Yahoo Mail on Android
>> <https://mail.onelink.me/107872968?pid=nativeplacement&c=Global_Acquisition_YMktg_315_Internal_EmailSignature&af_sub1=Acquisition&af_sub2=Global_YMktg&af_sub3=&af_sub4=100000604&af_sub5=EmailSignature__Static_>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231111/4c33169a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago