[itzul] Nube pasajera

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Lar, Aza 11, 16:00:01, CET 2023


Ez da zehatz-mehatz nik proposatzen nuen bidea, baina ia-guztiz aproposa
iruditzen zait.

“Ia-guztiz” diot, hain zuzen, “paseko”k, izenlaguna izaki, izenlagun
guztiek izaten dituzten txertagarritasun-problemak sor ditzakeelako, beste
izenlagun baten aldamenean gertatzen denean:

“Gibraltar itsasarteko paseko hodeiak”: printzipioz, itsasartekoa pasea da,
ez hodeia.

Baina, horretaz landa, aproposa iruditzen zait.

Xabier Aristegieta

El El sáb, 11 nov 2023 a las 14:58, Dionisio Amundarain <
itsasondo9 a bildua gmail.com> escribió:

> Otu zait, paseko usoak esaten bezala, paseko hodeiak ere izan litekeela.
> Dionisio Amundarain
>
> El sáb., 11 nov. 2023 14:53, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Gogoan izan badagoela beste aukera guztiz zilegi bat, maizegi nahiko
>> oharkabean pasatzen dena: Euskaltzaindiaren 25. arauak, hitz-elkarteei
>> buruzkoak, “jarleku” moduko hitz-elkarteei (hots, aditz-oina gehi
>> substantiboa, hitz bakarrean) ematen dien oniritzia.
>>
>> Horri heldurik, hauek ere aintzat hartzeko modukoak dira:
>>
>> pasahodeiak
>> iraganodeiak (ados: aski identifikagaitza lehen begi-kolpean)
>> igarohodeiak
>>
>> Oker ez banago, zilegi da, horrelako identifikazio-zailtasunak daudenean,
>> bi hitzetan idaztea:
>>
>> iragan-hodeiak
>> igaro-hodeiak
>>
>> Ea lagungarria zaizun.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>> El El vie, 10 nov 2023 a las 19:04, idoitxu , ItzuL-en bidez <
>> itzul a bildua postaria.com> escribió:
>>
>>> Kaixo
>>>
>>> Nola esango zenukete "nubes pasajeras"? Hodei igarokorrak?
>>>
>>> Mila esker
>>>
>>> Sent from Yahoo Mail on Android
>>> <https://mail.onelink.me/107872968?pid=nativeplacement&c=Global_Acquisition_YMktg_315_Internal_EmailSignature&af_sub1=Acquisition&af_sub2=Global_YMktg&af_sub3=&af_sub4=100000604&af_sub5=EmailSignature__Static_>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231111/1e0834af/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago