[itzul] Aurrekoa osatzeko

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Urr 9, 12:40:47, CEST 2023


Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela,
tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe.

Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen
dizkiola "mugikor" adjektiboari:

1.- Mugitzeko joera duena.
2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena.
3.- Telefono mugikorra

Baina honakoetarako:

Movilidad eléctrica
Movilidad ciudadana
Director/a de movilidad

egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza, gauzak
egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun bezala:

Ikusmena
Entzumena
Ahalmena
Bereizmena

Horixe besterik ez.

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231009/aab37f1b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago